Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Hastera doaz San Pedro jaietarako feriak instalatzen
Festak - San Pedro

Udalaren eta Ferialari Autonomoen Elkartearen arteko hitzarmena sinatu ondoren, haurrentzako eta helduentzako feriak instalatzen hasiko dira ohiko kokalekuan. Izenpetutako hitzarmenak ezartzen duenez, feriek ekainaren 23an 18:00etan hasiko dute beren jarduera, uztailaren 2ko 24:00ak arte. Aurtengo berritasun gisa, elkarteak bi pixatoki instalatuko ditu feria-barrutiaren ingurunean.

Ezarri diren prezioak hurrengo hauek dira:

  • Helduentzako aparatuak
    • Bidaia 1: 2,20 €
    • 6 bidaia: 11,00 €
  • Haurrentzako aparailuak
    • Bidaia 1: 1,80 €
    • 7 bidaia: 9,00 €
  • Tonbola
    • Sariak: %70
    • 40 txartel: 10,00 €
  • Tiro-etxolak
    • Tiro 1: 1,00 €
    • 6 tiro: 5,00 €
    • Tiro berezia: 2,00 €
    • Bola 1: 0,50 €
    • 5 bola: 2,00 €
  • Azukre-kotoia: 3,00 €
  • Kokoak: 1,50 €
  • Sagarrak: 2,50 €
  • Txurroak: 4,00 €
  • Porrak: 1,00 €
  • Buñueloak: 4,00 €

Nolanahi ere, uztailaren 2an haurrentzako atrakzioak 1,00 € kostako dira, eta helduenak 1,50 €. Bidaiek gutxienez 2 minutuko iraupena izan beharko dute.

 
Copyright-a © 2017 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.