Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
2018ko San Pedro jaietarako kontzertuak aurkeztuta
Festak - San Pedro

Txus Alonso festetako zinegotziak aurtengo San Pedro jaietan jardungo duten musika-taldeak aurkeztu zituen. Kontzertuak ekainaren 29ko ostiralean, 30eko larunbatean eta uztailaren 1eko igandean izango dira, Lasarte-Oriako Okendo plazan.

Jardungo duen lehen taldea VENDETTA izango da. Ska rockeko talde honek amaiera emango dio bere abentura musikalari, hamar urtez kontzertuak ematen aritu eta bost disko atera ondoren. Nafarrek amaitutzat ematen dute beren ibilbide musikala beren azkena izango den “Abducted” birarekin, eta gure herrian bigarren aldiz ikusteko aukera izango dugu ekainaren 29an (aurrekoa 2014an izan zen).

Ekainaren 30eko larunbatean Sutagar eta Mojinos Escozidos taldeen txanda izango da.

Gaua SU TA GAR taldeak abiatuko du, heavy metal euskaldunaren eszena musikalaren barruan klasikotzat jotzen denak.

MOJINOS ESCOZIDOS hard rock eta blues rockeko espainiar talde bat da, bere kantetako batzuetan heavy metalaren eragina duena. Talde sevillar-katalanaren buru egiten duena Miguel Ángel Rodríguez da, “El Sevilla” ezizenez ezagunagoa, eta talde horrek girotuko du gaupasa.

Igandean, eta festei bukaera emateko, LOS CALIGARI banda argentinarraz gozatu ahalko dugu. Talde horrek hainbat musika-genero fusionatzen ditu, horien artetik rock eta ska estiloak nabarmentzen direlarik, beren proposamenari zirku-doinua gehituz. Los Caligari taldeak 20 urteko ibilbidea beteko du, eta une honetan irmoki ari da hedatzen nazioartean. Bi urteren ondoren, bigarren sarraldia egingo dute Espainian, non bira konpartitu baitute La Pegatina taldearekin, “Que corran” kanta elkarrekin grabatu dutelarik.

Talde horietako zenbait “Jaietan Blai” parte-hartzezko prozesuan parte hartu duten pertsonek egindako proposamenetatik atera dira.

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.