Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
San Pedro jaietako omendua hautatzeko parte-hartzezko prozesua
Festak - San Pedro


Udalak parte-hartzezko prozesu bat zabaldu du, lasarteoriatarrek aukera izan dezaten beren ustez gure herriaren alde lan egin duen pertsona edo kolektiboa proposatzeko. Pertsona bakoitzak proposamen bat egin ahalko du, eta arrazoitu egin beharko du zergatik uste duen proposamen hori aintzat hartu beharrekoa dela. Festen Departamentuak bere proposamena egitera gonbidatzen ditu herritarrak. Horretarako, bihar, etxez etxe, postontzietan txartel bat (PDFn jaitsi) banatzen hasi da herritarrek beren proposamenak Udalari helarazi ahal izateko. Iritzia emateko, apirilaren 20a baino lehenago helarazi behar diguzu zure proposamena, udaletxeko bulegoetan dauden postontzietara. Parte har daiteke udal webean zehar ere: http://albisteak.lasarte-oria.eus/euskara/galdeketak

 
2018an ere... Jaietan Blai!
Festak - San Pedro


San Pedro jaietarako proposamen zehatzik baduzu? Aurtengoan ekainaren 28tik uztailaren 1era ospatuko ditugu jaiak herrian.

  • Zein ekintza berri antolatuko zenuke?
  • Zein musika talde ikusi nahiko zenuke herrian?
  • Zure elkarte edo lagun koadrillarekin zerbait antolatzeko prest?

Animatu eta parte hartu! Bete eskuorria (PDFn jaitsi) eta utzi edozein udal eraikinetako parte hartze postontzietan! Edo bestela, proposamenak Lasarte-Oriako Udalaren web orrian ere egin ditzakezu! Proposamenak martxoaren 20ra bitartean jasoko ditugu!

 
Abisua
Festak - San Pedro

Ekainaren 29rako eta 30erako eguraldi txarra aurreikusita dagoela eta, bertan behera geratuko da hilaren 30ean Andatza plazan egitekoa zen “Freestyle” ekitaldia. Festa-egun hauetarako iragarritako eguraldia ikusita, ez dugu baztertzen lekualdaketak egitea edo are ekitaldi gehiago bertan behera uztea ere. Erabaki ahala, horren berri emanez joango gara, bai prentsa bidez, bai web bidez.

 
Hiru urterako hitzarmena sinatu da danborradarekin
Festak - San Pedro


Jesus Zaballos alkateak eta Lasarte-Oriako danborradaren ATLO elkarteko lehendakariak hiru urterako hitzarmen bat sinatu dute elkartearen jarduera finantzatzeko. Hitzarmenaren zenbateko totala 31.481 eurokoa da 2017-2019 eperako. Zaballosek azpimarratu du garrantzizkoa dela hitzarmen hau sinatzea, Lasarte-Oriako danborrada hiru urtez finantzatuko dela bermatzen baitu eta horrek egonkortasun finantzario handiagoa emango baitio.

Gehiago irakurri...
 
Hastera doaz San Pedro jaietarako feriak instalatzen
Festak - San Pedro

Udalaren eta Ferialari Autonomoen Elkartearen arteko hitzarmena sinatu ondoren, haurrentzako eta helduentzako feriak instalatzen hasiko dira ohiko kokalekuan. Izenpetutako hitzarmenak ezartzen duenez, feriek ekainaren 23an 18:00etan hasiko dute beren jarduera, uztailaren 2ko 24:00ak arte. Aurtengo berritasun gisa, elkarteak bi pixatoki instalatuko ditu feria-barrutiaren ingurunean.

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

3. orria 12(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.