Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Eskuragarri dago San Pedro Jaietako programa
Festak - San Pedro

Gaurtik aurrera, Udalak Lasarte-Oriako herritarren eskueran jarriko du 2017ko San Pedro Jaietako programa hemen (PDF). Horrela, nahi duenak nahi duenean deskargatu eta kontsultatu ahalko du.

 
2017ko San Pedro jaietarako programa aurkeztu dute
Festak - San Pedro


Udaleko eta gizarteko zenbait ordezkarik atzo aurkeztu zuten aurtengo jaien programa. Ekitaldian, Txus Alonso festetako zinegotziak lankidetza eskertu zien entitate parte-hartzaileei, eta programaren parte aipagarrienak aletu zituen.

Gehiago irakurri...
 
Hautatu da Jaietako kartela
Festak - San Pedro


Unai Arruti Benito lasarteoriatarraren diseinua izan da aukeratua 2017ko San Pedro jaien kartelerako. Gaur goizean, Jesus Zaballos alkateak eta Txus Alonso festetako zinegotziak banatu dute saria eta aurkeztu dute kartel irabazlea. Epaimahaiko kideak Ramón Ormazabal, Aterpeakoa, Begoña Lumbreras eta José Manuel Monge ziren, eta, aurkeztutako 19 lanak eta herritarren iritziak aztertu ondoren, Unai Arrutiren proposamena hautatu zuten.


 
San Pedro jaietan txosnak ipintzeko deialdia
Festak - San Pedro

San Pedro jaietan txosna ipintzeko interesatuta dauden entitate edo taldeek dagokien eskaera egin beharko dute maiatzaren 12tik 19ra arteko epean. Eskaera hori Udaletxeko erregistro orokorrean entregatu beharko dute, 9:00etatik 14:00etara bitartean.

 
2017ko San Pedro jaietako kartela hautatzeko epea zabalik
Festak - San Pedro

2017. urteko San Pedro jaietarako Kartel Lehiaketara lanak aurkezteko epea jada amaitu da. Aurtengoan, guztira 19 lan aurkeztu dira lehiaketara eta Lasarte-Oriako udalak herritarren iritzia zein den jakin nahi du, herriko festetako kartela zein izango den hautatzeko. Bozka emateko epea maiatzaren 20ra artean egongo da zabalik. Behin-betiko erabakia Gazteria eta Festak batzordeak hartuko badu ere, bozka guzti hauek kontutan hartuak izango dira. Animatu eta parte hartu!

Hemen kartelen galeria daukazu. Iritzia emateko, bidal iezaguzu e-mail bat Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbideari.

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

4. orria 12(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.