Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
San Pedro jaietako omendua hautatzeko parte-hartzezko prozesua
Festak - San Pedro


Udalak parte-hartzezko prozesu bat zabaldu du, lasarteoriatarrek aukera izan dezaten beren ustez gure herriaren alde lan egin duen pertsona edo kolektiboa proposatzeko. Pertsona bakoitzak proposamen bat egin ahalko du, eta arrazoitu egin beharko du zergatik uste duen proposamen hori aintzat hartu beharrekoa dela. Festen Departamentuak bere proposamena egitera gonbidatzen ditu herritarrak. Horretarako, bihar, etxez etxe, postontzietan txartel bat (PDF) banatzen hasi da herritarrek beren proposamenak Udalari helarazi ahal izateko. Iritzia emateko, apirilaren 28a baino lehenago helarazi behar diguzu zure proposamena, udaletxeko bulegoetan dauden postontzietara. Parte har daiteke udal-webean zehar ere.

 
2017an ere... Jaietan Blai!
Festak - San Pedro

San Pedro jaietarako proposamen zehatzik baduzu? Aurtengoan ekainaren 28tik uztailaren 1era ospatuko ditugu jaiak herrian.

  • Zein ekintza berri antolatuko zenuke?
  • Zein musika talde ikusi nahiko zenuke herrian?
  • Zure elkarte edo lagun koadrillarekin zerbait antolatzeko prest?

Animatu eta parte hartu! Bete eskuorria eta utzi edozein udal eraikinetako parte hartze postontzietan! Edo bestela, proposamenak Lasarte-Oriako Udalaren web orrian ere egin ditzakezu! Proposamenak martxoaren 31ra bitartean jasoko ditugu!

 
2017ko San Pedro jaietarako kartel-txapelketa
Festak - San Pedro


Irekita dago 2017ko San Pedro jaietarako kartel proposamenak aurkezteko epea. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dituzte bere diseinuak. Ondoren, parte-hartze prozesu baten bidez aukeratuko da kartel irabazlea. Nahi duen orok har dezake parte, eta nahi beste proposamen aurkeztu. Aurkezten diren proposamenak orijinalak izango dira, eta ez dute balio beste edozein lehiaketatan sarituak izan direnak.

Gehiago irakurri...
 
Ireki da 2017ko San Pedro Jaietarako diru-laguntzen deialdia
Festak - San Pedro


Diru-laguntzak eskatzeko epea apirilaren 28 arte egongo da irekita. 9.190 euroko kopurua zuzendua dago programa honi. Egoitza Lasarte-Orian duten pertsona fisiko eta juridiko publiko nahiz pribatuak izan ahalko dira laguntzen onuradun, betiere interes orokorreko jardueraren bat egiten badute San Pedro Jaien esparruan. Guztira, 9.190 euroko kopurua zuzendua dago programa honi. Laguntzak norgehiagoka-erregimenean irekitako deialdiaren bitartez tramitatuko dira.

Gehiago irakurri...
 
"Berdintasunaren Alde Elkartuta" kanpaina San Pedro jaietan
Festak - San Pedro


"Berdintasunaren Alde Elkartuta" goiburupean, Udalak deialdi bat egiten du ez ahazteko festetan berdintasunaren alde lan egin behar dugula, eta etxeko lanak eta zaintzekoak banatu egin behar ditugula, guztiok jaiez bete-betean goza ahal dezagun. Ekainaren 28an, eta jaien txupinazoarekin bat etorriz, 19:00etan karpa bat instalatu zen Okendo Plazan, eta gogorarazi zen festetan ere gizon-emakumeen arteko errespetua garrantzizkoa dela, arlo horretan egiten den lanaren berri emanez. Txapak eta preserbatiboak ere banatuko dira, "festak berdintasunean izatearen alde" lan egin behar dugula gogoraraziko digutenak. Kanpaina Jesus Zaballos alkateak aurkeztu du, Lourdes Acevedo zerbitzu publikoetako zinegotzia eta Emakumeen Zentro Zibikoko arduradunak lagun zituela. Kanpaina hau garrantzizkoa da, festetan ez dugulako guardia jaitsi behar, jakitun baikara, denek haietaz gozatuko badute, beste pertsonarenganako errespetuak izan behar duela araua. Zaballosek, bukatzeko, elkarbizitzari eta emakumeei errespetua izateko eskatu zien lasarteoriatarrei.

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

5. orria 12(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.