Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Eskuragarri dago 2016ko San Pedro Jaietako programa
Festak - San Pedro


Gaurtik aurrera, Udalak Lasarte-Oriako herritarren eskueran jarriko du 2016ko San Pedro Jaietako programa Udalaren webgunean. Horrela, nahi duenak nahi duenean deskargatu eta kontsultatu ahalko du.

Egin klik hemen programa jaisteko (PDF; 3,9 MB)

 
2016ko San Pedroko Jaietako programa aurkeztu da
Festak - San Pedro


Udaleko eta gizarteko zenbait ordezkarik atzo aurkeztu zuten aurtengo jaien programa. Berritasunen artean, festetako zinegotziak festa-gune berriak nabarmendu zituen, eta egun bat gehiago iraungo dutela. Entitate parte-hartzaileei beren kolaborazioa eskertu zien. Jesus Zaballos alkatea eta aurtengo programan kolaboratzen duten entitateetako ordezkariak lagun zituela, Txus Alonso zinegotzia bertan bildutakoei beren kolaborazioagatik eskerrak emanez hasi zen, laguntza horri esker lasarteoriatarrok festa bikain batzuez gozatzeko aukera izango baitugu. Bide batez, gogorarazi zuen aurten omenduko dena Landaberri Ikastola izango dela, aurten betetzen baititu 50 urte. Aurrez ikusitako aurrekontua 172.923 eurokoa da

Gehiago irakurri...
 
Hautatu da Jaietako kartela
Festak - San Pedro


Ainhoa Iturrioz Alcorta lasarteoriatarraren diseinua izan da aukeratua 2016ko San Pedro jaien kartelerako. Gaur goizean, Jesus Zaballos alkateak eta Txus Alonso festetako zinegotziak banatu dute saria eta aurkeztu dute kartel irabazlea.

 
2016ko San Pedro jaietako kartela hautatzeko epea zabalik
Festak - San Pedro

2016. urteko San Pedro jaietarako Kartel Lehiaketara lanak aurkezteko epea jada amaitu da. Aurtengoan, guztira 22 lan aurkeztu dira lehiaketara eta Lasarte-Oriako udalak herritarren iritzia zein den jakin nahi du, herriko festetako kartela zein izango den hautatzeko. Bozka emateko epea maiatzaren 20ra artean egongo da zabalik. Behin-betiko erabakia Gazteria eta Festak batzordeak hartuko badu ere, bozka guzti hauek kontutan hartuak izango dira. Animatu eta parte hartu!

Hemen kartelen galeria daukazu. Iritzia emateko, bidal iezaguzu e-mail bat Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbideari.

Gehiago irakurri...
 
2016. urtean San Pedro jaietako jardueren programei diru laguntzak emateko oinarriak
Festak - San Pedro

San Pedro jaien programazioaren esparruan Lasarte-Oriako Udalak emango dituen diru-laguntzak erregulatzea da deialdi honen xedea. Egoitza Lasarte-Orian duten pertsona fisiko eta juridiko publiko nahiz pribatuak izan ahalko dira laguntzen onuradun, betiere interes orokorreko jardueraren bat egiten badute San Pedro Jaien esparruan.

Eskabideak aurkezteko epea eta modua: Eskabideak Lasarte-Oriako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo horretarako legez ezarritako beste edozein lekutan, apirilak 22 arte.

Informazio osoa (PDF)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

6. orria 12(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.