Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
2014ko San Pedro Jaietako kartelen lehiaketaren irabazlea
Festak - San Pedro

Irabazlea: Elena Domínguez



Kartela jaitsi (PDF)

Lana originalak jasotzeko: Gaztelekuan asteartetik ostiralera 12:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:00etara.

 
2014ko San Pedro jaietako kartela hautatzeko epea zabalik
Festak - San Pedro

2014. urteko San Pedro jaietarako Kartel Lehiaketara lanak aurkezteko epea jada amaitu da. Aurtengoan, guztira 30 lan aurkeztu dira lehiaketara eta Lasarte-Oriako udalak herritarren iritzia zein den jakin nahi du, herriko festetako kartela zein izango den hautatzeko. Bozka emateko epea maiatzaren 26ra artean (astelehena, hau barne) egongo da zabalik. Behin-betiko erabakia Gazteria eta Festak batzordeak hartuko badu ere, bozka guzti hauek kontutan hartuak izango dira. Animatu eta parte hartu!

Hemen kartelen galeria daukazu. Iritzia emateko, bidal iezaguzu e-mail bat Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbideari edo hemen bozka dezakezu.

Gehiago irakurri...
 
San Pedro jaietako kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea datorren astelehenean, maiatzak 5, amaituko da
Festak - San Pedro


Aurtengoan epea martxotik egon da zabalik eta jada zenbait lan aurkeztu dira. Saria, 600 €koa izango da eta herritarrek kartela hautatzerako garaian haien iritzia emateko aukera izango dute. Lanak aurkezteko baldintzak honako hauek dira:

  • Teknika guztiz librea da eta lanak formatu digitalean edota eskuzkoan aurkeztu beharko dira, 50x70cm-ko tamainan denak.
  • Goiburu gisara "San Pedro Jaiak Lasarte-Oria 2014" eraman beharko dute lan guztiek.
  • Proposamenak jatorrizkoak izan beharko dute, lehiaketarako espreski eginak.

Lehiaketako oinarriak hemen (PDF)

 
Haurren danborrada 2014
Festak - San Pedro


Herriko jaiak direla eta, urtero egin ohi dugun moduan, Haurren Danborrada antolatzen ari gara festen programaren barruan, ekainaren 29an, igande goizez, egingo dena. Parte hartu nahi duen guztiak izena emateko fitxa bete beharko du Gazteentzako Informazio Bulegoan, Gaztelekuan, 12:00etatik 21:30etara (asteartetik ostiralera) eta 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:00etara (larunbata) [Argazkia: Txema Vallés]

Izen-ematea: apirilaren 28tik maiatzaren 15era
Informazioa (PDF) | Izena emateko fitxa (PDF)

 
San Pedro jaietako kartel lehiaketa martxan da
Festak - San Pedro


Lasarte-Oriako udaleko Gazteria eta Festak sailak beste urte batez San Pedro jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa martxan jarri du. Aurtengoan, artistek, martxoaren 3tik hasi eta maiatzaren 5era arteko epea izango dute haien lanak aurkezteko. Lanak aurkezteko baldintzak honako hauek izango dira:

  • Teknika guztiz librea da eta lanak formatu digitalean edota eskuzkoan aurkeztu beharko dira, 50x70cm-ko tamainan denak.
  • Goiburu gisara "San Pedro Jaiak Lasarte-Oria 2014" eraman beharko dute lan guztiek.
  • Proposamenak jatorrizkoak izan beharko dute, lehiaketarako espreski eginak.

Lehiaketako oinarriak hemen (PDF)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

8. orria 12(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.