Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Jaietan Blai! Festetarako proposamen bilketa martxan da
Festak - San Pedro


DATORREN OTSAILAREN 25ean, ARRATSALDEKO 18.30ean, UDALETXE BERRIKO HALL-EAN, ospatuko den JAIETAN BLAI! prozesuko 2. topaketan herritarrek festetan zer nahiko luketen proposatzeko aukera izango dute. Udalak bestelako bitartekoak ere jarriko ditu herritarrentzat eskuragarri proposamenak egin ditzaten, hala nola eskuorriak eta sare sozialak.

Gehiago irakurri...
 
Egitasmo berria: Aurtengo San Pedroetako balorazioa internetez egiteko aukera
Festak - San Pedro

Lasarte-Oriako Udalak gure herriko jaiak urtetik urtera hobetzen joan daitezen, 2013ko San Pedroen balorazio herritarren artean egiteko egitasmo bat martxan jarri zuen orain dela bi aste. Horretarako Gazteria eta festetako departamentuak etxe guztietarako eskuorri bat banatu zuen, ondoren Udal eraikinetan kokatuak dauden parte hartzeko postontzietan jasotzeko. Orain berrikuntza bat gehiago gehitu nahi dugu, etxetik mugitu gabe, udaleko web-orrian ere jaien inguruko iritzia emateko aukera. Iritzia emateko epea Irailaren 30ean bukatuko da. Animatu eta parte hartu!

Klikatu hemen zure balorazioa internetez egiteko

 
2013ko San Pedro jaien programa
Festak - San Pedro



Egin klik hemen programa jaisteko (PDF; 3,4 MB)

 
2013ko San Pedro Jaietako kartelen lehiaketaren irabazlea
Festak - San Pedro

Irabazlea: Arantxa Zulaika Arka



Kartela jaitsi (PDF)

 
2013ko San Pedro Jaietako kartel lehiaketara aurkeztutako lanak
Festak - San Pedro

Lehiaketara aurkeztutako kartel guztiak www.lasarteoriasarean.eu webgunean ikusgai jartzen dira, sinadurarik gabe. Orain, herritarrek ikusgai jarriko diren kartelei buruz duten iritzia adierazi ahalko dute, eta iritzi hori aintzat hartuko da kartel irabazlea hautatzerakoan. Kartel irabazlea Lasarte-Oriako Udaleko Gazteria, Festak eta Kirolak Batzordeak aukeratuko du, eta haren erabakia apelaezina izango da.

Hemen kartelen galeria daukazu. Iritzia emateko, bidal iezaguzu e-mail bat.

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

9. orria 12(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.