Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Hautatu da Jaietako kartela
Festak - San Pedro


Diego Gil Hernando y Toño Gil burgostarren diseinua izan da aukeratua 2018ko San Pedro jaien kartelerako. Gaur goizean, Txus Alonso festetako zinegotziak aurkeztu du kartel irabazlea. Epaimahaiko kideak Txema Vallés, Begoña Lumbreras eta José Manuel Monge ziren, eta, aurkeztutako 54 lanak eta herritarren iritziak aztertu ondoren, Diego Gil Hernandoren y Toño Gutierrezen proposamena hautatu zuten.


 
San Pedro Jaietan kanpoko taberna-barrak ipintzea
Festak - San Pedro

San Pedro Jaietan kanpoko taberna-barrak ipintzeko eskaeraren epea irekia.Epea ekainaren 8an amaitzen da.

Gehiago irakurri...
 
2018ko San Pedro jaietarako kontzertuak aurkeztuta
Festak - San Pedro

Txus Alonso festetako zinegotziak aurtengo San Pedro jaietan jardungo duten musika-taldeak aurkeztu zituen. Kontzertuak ekainaren 29ko ostiralean, 30eko larunbatean eta uztailaren 1eko igandean izango dira, Lasarte-Oriako Okendo plazan.

Gehiago irakurri...
 
2018ko San Pedro jaietako kartela hautatzeko epea zabalik
Festak - San Pedro

2018. urteko San Pedro jaietarako Kartel Lehiaketara lanak aurkezteko epea jada amaitu da. Aurtengoan, guztira 54 lan aurkeztu dira lehiaketara eta Lasarte-Oriako udalak herritarren iritzia zein den jakin nahi du, herriko festetako kartela zein izango den hautatzeko. Bozka emateko epea maiatzaren 20ra artean egongo da zabalik. Behin-betiko erabakia Gazteria eta Festak batzordeak hartuko badu ere, bozka guzti hauek kontutan hartuak izango dira. Animatu eta parte hartu!

Hemen kartelen galeria daukazu. Iritzia emateko, bidal iezaguzu e-mail bat Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbideari.

Gehiago irakurri...
 
2018ko San Pedro jaietarako kartel-txapelketa
Festak - San Pedro


Irekita dago 2018ko San Pedro jaietarako kartel proposamenak aurkezteko epea. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dituzte bere diseinuak. Ondoren, parte-hartze prozesu baten bidez aukeratuko da kartel irabazlea.

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

2. orria 12(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.