Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
2019ko Inauterien gaia aukeratu
Festak - Inauteriak

Hasi da datorren urteko Inauterietako gaiari buruz proposamenak egiteko epea, “Zertaz mozorrotu nahi zenuke herria 2019. Urteko Inauterietan?” lemapean. Festen Departamentuak 2019ko Inauterietarako gaia orain proposatzera gonbidatzen ditu herritarrak. Horretarako, etxez etxe postontzietan txartel bat (PDF) banatzen hasi da, haren bidez herritarrek beren proposamenak Udalari helarazi ahal izateko. Hainbeste denbora lehenago egitearekin lortu nahi dena da konpartsek eta herritarrek beta nahikoa izan dezatela datozen inauteritarako mozorroak eta karrozak prestatu ahal izateko. Iritzia emateko, apirilaren 13a baino lehenago helarazi behar diguzu gaiari buruz duzun proposamena, udaletxeko bulegoetan dauden postontzietara. Proposamen guztien artean egingo da hautaketa. Eragin irudimenari eta parte hartu!

 
Inauteriak badatoz! Animatu zaitez gure herriko kaleak apaintzera
Festak - Inauteriak


Aurtengoan LANBIDEAK izango da gaia gure herriko INAUTERIETAN. Hau dela eta, Lasarte-Oriako Udaletxetik, herritar guztiak, Otsailaren 8tik 13ra, zuen etxeetako balkoiak, telaz eta globoz apaintzera animatu nahi zaituztegu.

 
Beste urte batez, Euskal Inauteriak emango die hasiera 2018ko Inauteriei
Festak - Inauteriak


Jesus Zaballos alkateak, Txus Alonso festetako zinegotziak eta konpartsa parte-hartzaileetako ordezkariek 2018ko Inauterien programa aurkeztu dute. Zaballosek festa dibertigarri honetan parte hartzera animatu zituen lasarteoriatarrak, eta konpartsei, Ttakuni eta gainerako kolaboratzaileei eskertu egin zien egiten duten lana, lasarteoriatarrek Inauteri dibertigarri batzuez gozatzeko aukera izan dezaten.

Gehiago irakurri...
 
Lasarte-Oriak Eguberrietako haur-parkea izango du abenduaren 22tik eta 31ra bitartean
Festak - Eguberria


Hilaren 22an, 17:00etan, zabalduko ditu ateak EHPak. Bi espazioz gozatu ahalko dute txikienek: ohiko parkea Michelingo pilotalekuan eta familientzako Bitarteko karpa, EHPa Oriara hurbilduko duena. Hilaren 22an irekiko da jada tradizionala den Eguberrietako Haur-Parkea, nobedade gisa karaoke bat izango duelarik, eremuko musika eta dantza zuzenduko dituena. Ohikoa den bezala, gune garrantzitsuena Michelingo frontoian kokatuko da. 0-10 urtekoentzako gune horretan instalatuko dira ludoteka, ipuin-kontarien txokoa, ohe elastikoa, makillatzeko eta tatuatzeko gunea, zezen mekanikoa, hainbat puzgarri (olagarroa, erraztatzailea, pista amerikarreko zirkuitua, oihana...), 12 tailer (egunean 3 adin ezberdinetarako), ohe elastikoak, oreka-bola, wipe out-a eta zinema-karpa bat. Frontoia koloretako oihal eta moketez apainduta egongo da, eta ekitaldietarako eszenarioa eta taberna-eremua izango ditu.

Gehiago irakurri...
 
Errege Magoen kabalgatako antortxeroen deialdia
Festak - Eguberria


Urtero bezala, eta 2018ko Errege Magoen desfilea antolatzeko, MEGABA elkartetik, kabalgatan antortxero bezala parte hartu nahi duten gazteei deialdia egiten die. Horretarako, abenduak 27an, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan Kultur Etxeko kafetegian izango den bilerara hurbiltzea gonbidatzen die. Antortxeroek 11 urte betetak izan beharko dituzte. Aurten, eta beste urteekin konparatuz, inoiz baino garrantzitsuagoa izango da bilerara gerturatzea, dagokien trajeak bertan banatuko baitira. Zalantzarik izan ditzazketen horientzako telefono bat eta emaila erraztu dute: 635.20.53.93 eta Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu . Horretaz aparte, urtarriletik Kabalgataren arroparik dituztenei, deitutako bilerara hurbiltzea bueltatzeko dei egiten die.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

3. orria 16(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.