Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Hasi da ikusten gure kaleetan Eguberrietako argiteriaren instalazioa
Festak - Eguberria

Maykolux enpresa hasia da Lasarte-Oriako kaleetan Eguberrietako jaietan gure herriko kaleak eta plazak alaituko dituen argiteria instalatzen. Kontratuaren kostua 33.880 eurokoa da, eta igoera handia izan du, herriko kale eta plaza gehiagotara iritsi ahal izateko. Lizitazioko epea amaituta, Maykolux izan da aurkeztu den enpresa bakarra.

 
Larunbatean ospatzen da Lasarte-Orian Baserri-Produktuen V. Feria
Festak - Azokak


Behemendik antolatua, Baserri-Produktuen V. Feria aurkeztu da. Hurrengo azaroaren 11an ospatuko da, Okendo Plazan, 10:00etatik 14:00etara 10 postu eta umeentzako jolasak.

Gehiago irakurri...
 
2017ko Sasoetako jaietako programak nobedadeak ditu
Festak - Erromeriak


Udalak eta Sasoeta Sasoian auzo-elkarteak Sasoetako jaietako azpiegitura eta finantzazioa 3 urtez bermatuko duen hitzarmena sinatu dute. Guztira 9.670 euro. Lasarte-Oriako alkateak, Jesus zaballosek,  Sasoeta Sasoian auzo-elkarteko ordezkaria den Iban Muñozekin batera, hitzarmena sinatu dute. Bertan jasota gelditzen da, Udalak bere gain hartzen duela hurrengo hiru urteko Sasoetako jaiak antolatzeko behar den finantzaketa eta azpiegitura. Banaketa hurrengoa da, 2.935€ 2017rako, 2.976€ 2018rako, eta 3.017€ 2019rako. Txus Alonso, jaietako zinegotzia eta Sasoeta Sasoian auzo-elkarteko Pepita López eta Ángel López ere bertan ziren.

Gehiago irakurri...
 
Lasarte-Oriak II. Merkatu Jakuetarra ospatuko du asteburu honetan
Festak - Erromeriak


Iazko edizioaren arrakasta ikusita, Okendo Plazara eta Kale Nagusira itzuliko da Merkatu Jakuetarra, artisautzaren eta kulturaren promozioa beste garai bateko memoriarekin konbinatzen duen festa-azoka. Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta ekitaldiaren sustatzaileek gaur aurkeztu dute Merkatu Jakuetarraren 2. edizioa, ostiraletik igandera arte Okendo Plazan eta Kale Nagusian egingo dena, kale hori trafikorako itxi egingo delarik.

Gehiago irakurri...
 
Erregeen kabalgata antolatzeko hiru urteko hitzarmena
Festak - Eguberria


Lasarte-Oriako Alkatea den  Jesus Zaballosek eta MEGABAko lehendakaria den Boris Nogalesek hiru urteko hitzarmena sinatu zuten atzo, eta horren bitartez, Udalak, 2019ra arte, Erregeen Kabalgata antolatzeko laguntza emateko konpromisoa hartzen du. Onartu den 3 urteko hitzarmen horrek, kudeaketarako hobekuntza dakar, elkarteak urtearen hasieran laguntza jasotzea, alegia. Hitzarmenean onartutako urteko diru-laguntzak hurrengo hauek dira:

  • 2017ko ekitaldirako: 5.105,00 €
  • 2018ko ekitaldirako: 5.176,00 €
  • 2019ko ekitaldirako: 5.248,00 €

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

4. orria 16(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.