Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Hiru urterako hitzarmena sinatu da danborradarekin
Festak - San Pedro


Jesus Zaballos alkateak eta Lasarte-Oriako danborradaren ATLO elkarteko lehendakariak hiru urterako hitzarmen bat sinatu dute elkartearen jarduera finantzatzeko. Hitzarmenaren zenbateko totala 31.481 eurokoa da 2017-2019 eperako. Zaballosek azpimarratu du garrantzizkoa dela hitzarmen hau sinatzea, Lasarte-Oriako danborrada hiru urtez finantzatuko dela bermatzen baitu eta horrek egonkortasun finantzario handiagoa emango baitio.

Gehiago irakurri...
 
Hastera doaz San Pedro jaietarako feriak instalatzen
Festak - San Pedro

Udalaren eta Ferialari Autonomoen Elkartearen arteko hitzarmena sinatu ondoren, haurrentzako eta helduentzako feriak instalatzen hasiko dira ohiko kokalekuan. Izenpetutako hitzarmenak ezartzen duenez, feriek ekainaren 23an 18:00etan hasiko dute beren jarduera, uztailaren 2ko 24:00ak arte. Aurtengo berritasun gisa, elkarteak bi pixatoki instalatuko ditu feria-barrutiaren ingurunean.

Gehiago irakurri...
 
Eskuragarri dago San Pedro Jaietako programa
Festak - San Pedro

Gaurtik aurrera, Udalak Lasarte-Oriako herritarren eskueran jarriko du 2017ko San Pedro Jaietako programa hemen (PDF). Horrela, nahi duenak nahi duenean deskargatu eta kontsultatu ahalko du.

 
2017ko San Pedro jaietarako programa aurkeztu dute
Festak - San Pedro


Udaleko eta gizarteko zenbait ordezkarik atzo aurkeztu zuten aurtengo jaien programa. Ekitaldian, Txus Alonso festetako zinegotziak lankidetza eskertu zien entitate parte-hartzaileei, eta programaren parte aipagarrienak aletu zituen.

Gehiago irakurri...
 
Hautatu da Jaietako kartela
Festak - San Pedro


Unai Arruti Benito lasarteoriatarraren diseinua izan da aukeratua 2017ko San Pedro jaien kartelerako. Gaur goizean, Jesus Zaballos alkateak eta Txus Alonso festetako zinegotziak banatu dute saria eta aurkeztu dute kartel irabazlea. Epaimahaiko kideak Ramón Ormazabal, Aterpeakoa, Begoña Lumbreras eta José Manuel Monge ziren, eta, aurkeztutako 19 lanak eta herritarren iritziak aztertu ondoren, Unai Arrutiren proposamena hautatu zuten.


 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

5. orria 16(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.