Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
2017an ere... Jaietan Blai!
Festak - San Pedro

San Pedro jaietarako proposamen zehatzik baduzu? Aurtengoan ekainaren 28tik uztailaren 1era ospatuko ditugu jaiak herrian.

  • Zein ekintza berri antolatuko zenuke?
  • Zein musika talde ikusi nahiko zenuke herrian?
  • Zure elkarte edo lagun koadrillarekin zerbait antolatzeko prest?

Animatu eta parte hartu! Bete eskuorria eta utzi edozein udal eraikinetako parte hartze postontzietan! Edo bestela, proposamenak Lasarte-Oriako Udalaren web orrian ere egin ditzakezu! Proposamenak martxoaren 31ra bitartean jasoko ditugu!

 
2017ko San Pedro jaietarako kartel-txapelketa
Festak - San Pedro


Irekita dago 2017ko San Pedro jaietarako kartel proposamenak aurkezteko epea. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dituzte bere diseinuak. Ondoren, parte-hartze prozesu baten bidez aukeratuko da kartel irabazlea. Nahi duen orok har dezake parte, eta nahi beste proposamen aurkeztu. Aurkezten diren proposamenak orijinalak izango dira, eta ez dute balio beste edozein lehiaketatan sarituak izan direnak.

Gehiago irakurri...
 
Ireki da 2017ko San Pedro Jaietarako diru-laguntzen deialdia
Festak - San Pedro


Diru-laguntzak eskatzeko epea apirilaren 28 arte egongo da irekita. 9.190 euroko kopurua zuzendua dago programa honi. Egoitza Lasarte-Orian duten pertsona fisiko eta juridiko publiko nahiz pribatuak izan ahalko dira laguntzen onuradun, betiere interes orokorreko jardueraren bat egiten badute San Pedro Jaien esparruan. Guztira, 9.190 euroko kopurua zuzendua dago programa honi. Laguntzak norgehiagoka-erregimenean irekitako deialdiaren bitartez tramitatuko dira.

Gehiago irakurri...
 
Inauterietako konpartsentzako diru-laguntzen banaketa
Festak - Inauteriak

Udalak 12.252,32 euro banatu zituen aurtengo inauterietan parte hartu duten konpartsen artean, mozorroek eta karrozek eragindako gastuak ordaintzen laguntzeko. Egindako eskaerak aztertu eta oinarrien araberako baremazioa egin ondoren, konpartsek hurrengo kopuru hauek jaso dituzte eurotan:

  • Zentro Zibikoa: 1.299,99 €
  • Nahaste Borraste: 1.216,60 €
  • Elkar Taldea: 1.592,28 €
  • Ttakun: Ez zuen parte hartu.
  • Zabaleta: 1.535,25 €
  • Sasoeta Sasoian: 1.457,45 €
  • Erketz EDT: 1.540,02 €
  • Jalgune: 747,50 €
  • Intzak Parranda: 1.452,28 €
  • Larramendizalez: 1.410,95 €

Udaletik eskertu egin nahi dugu konpartsa horiek egindako lana, berak baitira gure inauteri-festen arima. Lasarte-Oriako Udaletik gogorarazi nahi dugu zabalik jarraitzen duela 2018ko Inauterietarako gaiaren proposamena aurkezteko epeak.

 
2018ko Inauterien gaia aukeratu
Festak - Inauteriak

Hasi da datorren urteko Inauterietako gaiari buruz proposamenak egiteko epea, “Zertaz” lemapean. Festen Departamentuak 2018ko Inauterietarako gaia orain proposatzera gonbidatzen ditu herritarrak. Horretarako, bihar etxez etxe postontzietan txartel bat (PDF) banatzen hasiko da, haren bidez herritarrek beren proposamenak Udalari helarazi ahal izateko. Hainbeste denbora lehenago egitearekin lortu nahi dena da konpartsek eta herritarrek beta nahikoa izan dezatela datozen inauteritarako mozorroak eta karrozak prestatu ahal izateko. Iritzia emateko, martxoaren 17a baino lehenago helarazi behar diguzu gaiari buruz duzun proposamena, udaletxeko bulegoetan dauden postontzietara. Proposamen guztien artean egingo da hautaketa. Eragin irudimenari eta parte hartu!

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

6. orria 16(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.