Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Aurkeztu dira Oriako eta Basaundiko 2016ko jaiak
Festak - Erromeriak


2016rako aurreikusitako egitaraua zabaldu egin da hainbat nobedaderekin. Alkateak eta jaietako zinegotziak, batzorde antolatzaileko kideekin batera, uztailaren 16, 30 eta 31ko egitaraua aurkeztu dute. Jesus Zaballos alkateak, jaien antolatzaileei eskerrak eman dizkie egindako ahalegin bikainagatik. Auzo kutuna dugu Oria, eta jai garrantzitsuez gozatzea merezi du. Zaballosek adierazi zuen gobernu-taldeak asmo garbia duela auzoetako jarduerak bultzatzeko, gure bazter guztiei bizia emateko. Hortik jaio da lankidetza hau, eta aurrerantzean ere iraun dezan nahi luke, eta eskerrak eman dizkie Oriako BEri eta bere jai-batzordeari.

Gehiago irakurri...
 
"Berdintasunaren Alde Elkartuta" kanpaina San Pedro jaietan
Festak - San Pedro


"Berdintasunaren Alde Elkartuta" goiburupean, Udalak deialdi bat egiten du ez ahazteko festetan berdintasunaren alde lan egin behar dugula, eta etxeko lanak eta zaintzekoak banatu egin behar ditugula, guztiok jaiez bete-betean goza ahal dezagun. Ekainaren 28an, eta jaien txupinazoarekin bat etorriz, 19:00etan karpa bat instalatu zen Okendo Plazan, eta gogorarazi zen festetan ere gizon-emakumeen arteko errespetua garrantzizkoa dela, arlo horretan egiten den lanaren berri emanez. Txapak eta preserbatiboak ere banatuko dira, "festak berdintasunean izatearen alde" lan egin behar dugula gogoraraziko digutenak. Kanpaina Jesus Zaballos alkateak aurkeztu du, Lourdes Acevedo zerbitzu publikoetako zinegotzia eta Emakumeen Zentro Zibikoko arduradunak lagun zituela. Kanpaina hau garrantzizkoa da, festetan ez dugulako guardia jaitsi behar, jakitun baikara, denek haietaz gozatuko badute, beste pertsonarenganako errespetuak izan behar duela araua. Zaballosek, bukatzeko, elkarbizitzari eta emakumeei errespetua izateko eskatu zien lasarteoriatarrei.

Gehiago irakurri...
 
Eskuragarri dago 2016ko San Pedro Jaietako programa
Festak - San Pedro


Gaurtik aurrera, Udalak Lasarte-Oriako herritarren eskueran jarriko du 2016ko San Pedro Jaietako programa Udalaren webgunean. Horrela, nahi duenak nahi duenean deskargatu eta kontsultatu ahalko du.

Egin klik hemen programa jaisteko (PDF; 3,9 MB)

 
2016ko San Pedroko Jaietako programa aurkeztu da
Festak - San Pedro


Udaleko eta gizarteko zenbait ordezkarik atzo aurkeztu zuten aurtengo jaien programa. Berritasunen artean, festetako zinegotziak festa-gune berriak nabarmendu zituen, eta egun bat gehiago iraungo dutela. Entitate parte-hartzaileei beren kolaborazioa eskertu zien. Jesus Zaballos alkatea eta aurtengo programan kolaboratzen duten entitateetako ordezkariak lagun zituela, Txus Alonso zinegotzia bertan bildutakoei beren kolaborazioagatik eskerrak emanez hasi zen, laguntza horri esker lasarteoriatarrok festa bikain batzuez gozatzeko aukera izango baitugu. Bide batez, gogorarazi zuen aurten omenduko dena Landaberri Ikastola izango dela, aurten betetzen baititu 50 urte. Aurrez ikusitako aurrekontua 172.923 eurokoa da

Gehiago irakurri...
 
Hautatu da Jaietako kartela
Festak - San Pedro


Ainhoa Iturrioz Alcorta lasarteoriatarraren diseinua izan da aukeratua 2016ko San Pedro jaien kartelerako. Gaur goizean, Jesus Zaballos alkateak eta Txus Alonso festetako zinegotziak banatu dute saria eta aurkeztu dute kartel irabazlea.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

8. orria 16(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.