Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Jaietan Blai, hasi dira San Pedro jaien prestalanak
Festak - San Pedro


Udalak parte-hartzezko bi prozesu jarri ditu martxan San Pedro jaietarako Lehena, herritarrei festetarako proposamenak eskatuz. Bigarrena, herriko kolektiboak txozna ipintzera gonbidatuz. Jesus Zaballos alkateak eta Txus Alonso festetako zinegotziak jakitera eman zutenez, hasi dira “Jaietan Blai” iradokizun-txartelak (PDF) etxez etxe banatzen, lasarteoriatarrei datozen San Pedro jaietarako jarduera, musika-talde eta abarren proposamenak egiteko eskatuz.

Gehiago irakurri...
 
Arrakasta handia 2017ko Inauterietarako proposamenen kanpainak
Festak - Inauteriak


2017ko Inauterien gaia lehenbailehen definitzearren, herritarrek parte hartzeko kanpaina bat abiatu zuen Udalak, mozorroetarako proposamenak eskatuz. Gure poza agertu nahi dugu herritarrek emandako hain erantzun handiagatik, festa horiekin oso motibatuta daudela erakutsi baitute. Udaleko postontzietara 412 proposamen heldu dira, eta haien artean gai bat modu harrigarrian gailendu da: “ofizioak” gaia, 250 lagun baino gehiagoren babesa izan duena. Tarte handiarekin, hurrengo proposamenak hauek izan dira: “bideoklipak”, “Izarretako Gerra” eta “animaliak”. Martxoaren 2an bilera egingo da konpartsekin, 2016ko Inauterien balorazioa egiteko eta 2017rako gaia hautatzeko. Behin erabakia hartutakoan, betiere egindako proposamenak oinarritzat hartuta, herritarrei ezagutzera emango zaie, datorren urteko mozorroak eta karrozak garaiz prestatuz joateko aukera izan dezaten.

 
2017ko Inauteriak
Festak - Inauteriak


Hasi da datorren urteko Inauterietako gaiari buruz proposamenak egiteko epea, "Proposatu zeure gaia" lemapean. Festen Departamentuak 2017ko Inauterietarako gaia orain proposatzera gonbidatzen ditu herritarrak. Horretarako, etxez etxe postontzietan txartel bat banatzen hasi da, haren bidez herritarrek beren proposamenak Udalari helarazi ahal izateko. Hainbeste denbora lehenago egitearekin lortu nahi dena da konpartsek eta herritarrek beta nahikoa izan dezatela datozen inauteritarako mozorroak eta karrozak prestatu ahal izateko. Iritzia emateko, otsailaren 14a baino lehenago helarazi behar diguzu gaiari buruz duzun proposamena, udaletxeko bulegoetan dauden postontzietara. Proposamen guztien artean egingo da hautaketa. Eragin irudimenari eta parte hartu!

 
2016ko Inauteriak
Festak - Inauteriak


Itsasoan girotuta, ostegunean kontzertu bufoarekin hasiko dira Inauterietako jarduerak eta festak. Lasarte-Oria itsaso-zati bat izan da egun batzuetan. Dena prest dago festarako. Abiatzeko seinalea Musika-Eskolako ikasleek eskainitako kontzertu bufoa izango da, jadanik tradizional bihurtua. Otsailaren 4an, ostegunarekin, errepertorio bariatu bat eskainiko dute Kulturetxean 19:00etan.

Gehiago irakurri...
 
Uretako Festa
Festak - Eguberria

Abenduaren 22an goizeko 9:30etatik 12:00ra bitartean, Lasarte-Oriako Udalaren Igerilekuan, UMEENTZAT URETAKO FESTA ospatuko da. Igerian dakiten, 5 eta 12 urteko haurrei zuzentua. Festa bazkideentzat doan izango da, eta ez bazkideek sarrera ordaindu beharko dute. Haurrak bakarrik sartuko dira. Festaldian igerilekua itxita egongo da helduentzat.

Kartela jaitsi (PDF)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

9. orria 16(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.