Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Santa Ana Eguna
Festak - Erromeriak



Igandean (uztailak 26) Lasarte-Oriako Udalak Santa Ana Eguna ospatuko du, kulturaren eta kirolen arloko hainbat ekitaldirekin: Parodia tradizionala, II. Pintxoa eta pala-torneoko finalak.

Aterpea elkarteak aurkeztu du Santa Anako II. Pintxoa jadurnaldia. Oinarri moduan, pintxoak bakailaoa eta piperrak erabiliko ditu, taberna bakoitzak bere iaiotasuna gehituz. Aurtengoan, ostalaritzako 6 establezimenduk iragarri dute parte hartuko dutela: Abendek, Arkupek, Buenetxeak, Sanchok eta Yolandak beren proposamena 2 €-ko prezioan eskainiko diote dastatu nahi duenari.

Goizeko 11:00etan, Brigidatarren komentuan, usadiozko meza emango da. Ondoren, Ttakunek luncha eskainiko du.

Arratsaldean, Loidibarren frontoian eta 17:30etik aurrera, Santa Anetako pala-txapelketako finalak jokatuko dira. Xenki-Iñigo eta Xanti-Bernaitz bikoteak hasiko dira, 3. eta 4. postua lortzeko. Amaitu bezain laster, 1. eta 2. postuaren bila jokatuko dute Jon Pello-Etxezarreta eta Jon Begiristain-Xabier Arteaga bikoteek.

Egunari amaiera emateko, 22:30ean eta Okendo Plazan, jadanik tradizionala den Santa Ana parodiaz gozatzeko aukera izango dugu, Ttakun elkarteak 30 lagun baino gehiagoren lankidetzarekin antolatuta. Bere umore-tonu bereziarekin, errepasoa egingo diete azken urte honetan gure herrian gertatu diren eta gaurkotasuna edo garrantzia izan duten gaiei.

 
Oriako Karmengo Ama Jaiak eta Basaundiko San Inazio Jaiak
Festak - Erromeriak



Egin klik hemen programa jaisteko (PDF)

 
Santa Ana Eskulangintza XXXI. Azoka
Festak - Azokak

Ohikoa da Santa Ana ospatzeko zenbait ekimen antolatzen dira herrian zehar. Santa Ana eguna hilak 26 izanda, 19an, igandea, Sendokiren eskuz eta Udalaren laguntzarekin antolatuko da. Eskulanez gain, elikagaiak dastatzeko eta erosteko aukera da, non saltzaileak artisauak izatea beharra den.

Okendo plaza. Uztailak 19, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, doakoa
Programa jaitsi (PDF)

 
2015eko San Pedro jaien programa
Festak - San Pedro


Egin klik hemen programa jaisteko (PDF; 3,8 MB)

 
2015eko San Pedro Jaietako kartelen lehiaketaren irabazlea
Festak - San Pedro

Irabazlea: Nerea Uralde



Kartela jaitsi (PDF)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

10. orria 16(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.