Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
San Pedro Jaietan kanpoko taberna-barrak ipintzea
Festak - San Pedro

San Pedro Jaietan kanpoko taberna-barrak ipintzeko eskaeraren epea irekia.Epea ekainaren 8an amaitzen da.

Gehiago irakurri...
 
2018ko San Pedro jaietarako kontzertuak aurkeztuta
Festak - San Pedro

Txus Alonso festetako zinegotziak aurtengo San Pedro jaietan jardungo duten musika-taldeak aurkeztu zituen. Kontzertuak ekainaren 29ko ostiralean, 30eko larunbatean eta uztailaren 1eko igandean izango dira, Lasarte-Oriako Okendo plazan.

Gehiago irakurri...
 
Fikziozko pertsonaiak, 2019ko Inauterietarako gaia
Festak - Inauteriak


Parte hartzeko prozesua amaituta, eta aurkeztutako proposamenak konpartsekin aztertu ondoren, 2019ko Inauterietarako gai nagusitzat fikziozko pertsonaiak hautatu da. Inauterietarako gaiaren proposamenak aurkezteko epea behin amaituta, Udalak inauterietako konpartsak bildu zituen, gaiaz debatitzeko eta 2019rako leitmotiva hautatzeko. Herritarrek eta konpartsek planteatutako gaiak aztertu ondoren, datorren urterako gai nagusitzat fikziozko pertsonaiak hautatzea erabaki zen, gai horrek mahai gainean jarritako ideietako asko biltzen baititu bere barruan. Izan ere, gai horrek jasotzen ditu mitologiako pertsonaiak, zientzia-fikzioa, komikiak, marrazki bizidunak... Jasotako proposamenen artetik, hauek nabarmentzen ziren: zientzia-fikzioa, zirkuaren mundua, zinemako pertsonaiak, marrazki bizidunak eta musika-taldeak. Bereziki deigarria izan zen 2019ko Inauterien gai gisa Jeronimo Bosch margolariaren Atseginen baratzea triptiko ospetsua erabiltzeko proposamena.

 
Lore eta Landareen VI. Azoka
Festak - Azokak


Larunbat 21an, 10:00etatik 14:00etara, Lasarte-Oriako Lore eta Landareen VI. Azoka egingo da Okendo Plazan. Aukera on bat gure balkoiak, terrazak eta lorategiak berritzeko.

Gehiago irakurri...
 
Sasoeta auzoak 1. Apirileko Feria ospatuko du
Festak - Erromeriak


Sasoeta Sasoain elkarteko kideek eta auzoko merkatariek Apirileko Feriaren kariaz ostiralerako eta larunbaterako antolatu dituzten jarduerak aurkeztu zituzten. Bete-beteko programa horrekin bat egitera animatu zituzten herritarrak.

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

2. orria 16(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.