Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Haurrentzako tailerraren aldaketa
Gazteria - Ikastaroak

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazten du “Udako tailerrak auzoetan” programaren azken saioak uztailak 27a burutuko direla, jarraian agertzen den moduan:

Uztailak 27a

  • ZUMABURU Plaza Isla
    • 11:30-13:30 Mantarra tailerra
  • ATSOBAKAR Plaza Golf
    • 12:00-13:00 Ipuin kontalaria
 
"Udako Tailerrak Auzoetan" programak haurrentzako tailer gehiago aurtengo udan
Gazteria - Ikastaroak

Kulturako zinegotziak "Udako Tailerrak Auzoetan" programako tailerrak eta ipuin-kontariak aurkeztu zituen. Haurrek uztail honetan gozatu ahalko dute horietaz herriko auzoetan zehar. Proposamen interesgarrienen artean, kamiseten pintaketa edo aurpegiko makillajea.

Gehiago irakurri...
 
Zeure jaietako blusa margoztera anima zaitez!
Gazteria - Ikastaroak

Udalak blusak edo kamisetak pintatzeko tailer bat antolatu du Gaztelekuan ekainaren 15erako, 18:00etan, 17 eta 30 urte bitartekoei zuzendua. Plazak gehienez 15 dira, eta beharrezkoa da Gaztelekuan izena ematea.

 
Gazteria sailak emantzipazioko ikastaro bat jarri du martxan gazteentzat
Gazteria - Ikastaroak


Gazteen emantzipazioari sostengua emateko helburuarekin, Udalak ikastaro bat antolatu du, haien autonomia pertsonala sostengatzeko. Otsailean hasita urtean zehar egingo diren hainbat hitzaldik eta lantegik osatzen dute ikastaroa, non emantzipaziorako trebetasunak bereganatuko baitituzte. Jesus Zaballos alkateak eta Txus Alonso gazteriako zinegotziak aurkeztu zuten Gazteria Departamentuak aurten gazteentzat antolatu duen emantzipazioko ikastaroa, Lasarte-Oriako gazteen autonomia pertsonala hobetzeko xedea duena.

Gehiago irakurri...
 
"Txertatu merkatuan" proiektuak Euskadin laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko aukerak eskaintzen dizkie 500 gazte baino gehiagori
Gazteria - Ikastaroak

GARAPENek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak, 2016-2018 urte bitartean egingo den proiektuaren konpromisoa hartu du. 3 urteko ekintza honetan, 3 proiektu ezberdin burutzen dira. Ekintza hau TXERTATU MERKATUAN proiektuaren baitan egin da Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %91,89 hain zuzen ere, EGF-ek eman du.

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 4(e)tik
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.