Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
"Txertatu merkatuan" proiektuak Euskadin laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko aukerak eskaintzen dizkie 500 gazte baino gehiagori
Gazteria - Ikastaroak

GARAPENek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak, 2016-2018 urte bitartean egingo den proiektuaren konpromisoa hartu du. 3 urteko ekintza honetan, 3 proiektu ezberdin burutzen dira. Ekintza hau TXERTATU MERKATUAN proiektuaren baitan egin da Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %91,89 hain zuzen ere, EGF-ek eman du.

Andoaingo Udala, Beterri-Buruntzako eskualdeko udalen ordezkaritzan, TXERTATU MERKATUAREN programaren kudeaketaz arduratzen ari da. Beterri-Buruntza eskualdeak, Gizarte eta lan orientazio eta integrazio teknikak lantzeaz gain, margoketa industriala eta bizikleten konponketen prestakuntza proposatu du gazteen interesa izango delakoan.

Langabezian dauden eta ikasten ari ez diren 18-22 urte bitarteko gazteak, beti ere goi mailako ikasketak ez dutenek, parte hartu ahal izango dute TXERTATU MERKATUAN programan.
Aurten, margoketa industriala, bizikleten konponketaz, eta beste hainbat prestakuntza burutuko da. Ekainaren 12an hasiko da eta azaroak 7ra arte iraungo du (gutxi gora behera), Abuztua jai izanda. Guztira 14 pertsonak parte hartu ahal izango dute, Beterri-Buruntzako udalerriko gazteek lehentasuna dutelarik.

Prestakuntzaren edukiak:

  • Gizarte eta lan orientazio eta integraziorako teknikak.
  • Bizikleten konponketa eta margoketa industrialeko prestakuntza.

Prestakuntza astelehenetik ostiralera izango da egunean 4 orduz goizean. Izen emateko:

  • Tokia: Urigain Etxea. La Salle Etorbidea, 6. 20140 Andoain.
  • Ordutegia: 9:00tatik 15:00tara.

Interesatuek edo informazio gehiago nahi dutenek email edo telefonoz jar daitezke kontaktuan hurrengo telefono edo posta elektronikoan:

  • Tel.: 943 30 42 21
  • Email: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
 
Copyright-a © 2017 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.