Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
"Udako Tailerrak Auzoetan" programak haurrentzako tailer gehiago aurtengo udan
Gazteria - Ikastaroak

Kulturako zinegotziak "Udako Tailerrak Auzoetan" programako tailerrak eta ipuin-kontariak aurkeztu zituen. Haurrek uztail honetan gozatu ahalko dute horietaz herriko auzoetan zehar. Proposamen interesgarrienen artean, kamiseten pintaketa edo aurpegiko makillajea.

Maite Iglesias kulturako eta hezkuntzako zinegotziak eta Juantxi Ugarte teknikariak aurkeztu zituzten Lasarte-Oriako hainbat auzotan izango diren tailerrak eta ipuin-kontariak. Uztailean zehar izango dira, gehienbat larunbat goizetan.

Jarduera kulturala dibertsifikatzearen aldeko apustu hau, kultura gure auzoetara eramanez, oraingo gobernu-ekipoaren konpromiso bat da, eta horregatik aurten eskaintza hedatu egin da. Guztira 4 tailer eta Lur Usabiagaren ipuin-kontaketak.

Tailerrak bi hizkuntzetan izango dira, 11 urtetik beherako haurrei zuzenduak, eta tailer bakoitzeko parte-hartzaileak gehienez 18 izango dira. Tailerrak hauek dira: kamiseten pintaketa (parte-hartzaile bakoitzak bere kamiseta eraman behar du), aurpegi-pintaketa, txapena eta trapilloena. Inskripzioa lekuan bertan egingo da, saio bakoitza hasteko unean. Ipuin-kontariak hasiera batean euskaraz izango dira, baina eskariari erreparatuko zaio.

Programa jaitsi (PDF)

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.