Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Gaztelekuko ikastaroetan izen emateko epea zabalik dago
Gazteria - Ikastaroak

Urtero bezala Gaztelekuak ikastaro eskaintza zabala prestatu du aurtengorako, zehazki bost ikastaro eskaintzen dira. Ikastaro guztiak nerabe eta gazteei zuzenduak daude (12-30 urte) eta euskaraz izango dira.

Izena emateko Gaztelekuko Informazio Bulegora gerturatu beharko da asteartetik ostiralera 12:00etatik 21:30etara eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara edo 16.30etatik 20.00etara (2014ko abenduaren 22tik 2015eko urtarrilaren 9ra).

Prezioak: 8'10 euro (erroldatuak), 16'10 euro (erroldatu gabeak).

Datak eta ordutegiak: Diptikoa (PDF)

Ikastaroak:

  • Pintxoak.
  • Sabel dantza.
  • Gitarra.
  • Ukelele.
  • Sevillanak.
 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.