Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Ireki da Gaztelekuaren eta Kulturetxearen udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori irailaren 28tik urriaren 7ra izango da
Gazteria - Ikastaroak


Jesús Zaballos alkateak, Jesús Alonso gazteriako zinegotziak Maite Iglesias kulturako zinegotziak gaur goizean aurkeztu dituzte aurtengo udazkenean lasarteoriatarrek egin ahalko dituzten ikastaroak.

Gaztelekuaren kasuan, zazpi dira aurreikusitako ikastaroak, eta institutuetan egindako inkesta batzuetatik atera dira: Skateen konponketa, Gitarra, Globoflexia, Eskaiolaren Modelaketa, Shufle Dancea, GPSaren erabilera eta Bollywoodeko dantzak. Ikastaro horiek 12tik 30era urteko gazteei zuzenduak daude. Urriaren 14an hasi eta abenduaren 19an bukatuko dira, eta astean 2 ordukoak dira. Ikastaroen prezioa 8'10 € da gazte erroldatuentzat eta 16'10 € erroldatu gabeentzat. Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi dutenek Gaztelekura joan behar dute.

Kulturetxeak pertsona helduentzat aurtengo udazkenean antolatuko dituen ikastaroak, berriz, hiru dira. Oroimenaren Tailerra astelehenetan emango da, 17:00etatik 19:00etara. Ostiraletan bi ikastaro izango dira: Literaturako Tailerra 17:00etatik 19:00etara eta Barre-terapiako Tailerra 19:00etatik 21:00etara. Ikastaroak urriaren 16an hasi eta abenduaren 18an amaituko dira. Kasu honetan, prezioa 27,90 € izango da herritar erroldatuentzat eta 49 € erroldatu gabeentzat. Informazio gehiago jasotzeko edo inskripzioa egiteko, Kulturetxera joan behar da.

Kasu guztietan, parte-hartzaileen hizkuntzazko gaitasunak ezarriko du ikastaroa zein hizkuntzatan emango den.

Gaztelekuko ikastaroak (PDF)
Manuel Lekuonako ikastaroak (PDF)

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.