Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Gehituren 'Udako plazerak' gaiari buruzko argazki-lehiaketarako epearen amaiera
Gazteria - Lehiaketak

Ekainaren 15ean amaitzen da Udako plazerak gaiari buruzko argazki-lehiaketako lanak aurkezteko epea. Argazkiak sare sozialetara igo behar dira, eta saria otar bat plazer izango da. Lehiaketa hau transmisio sexualeko gaixotasunen prebentziorako Gehituren kanpainaren barruan dago.

Gehiago irakurri...
 
Banatu dira Beldur Barik lehiaketako sariak
Gazteria - Lehiaketak


Jesus Zaballos alkateak atzo banatu zituen genero indarkeriaren aurkako Beldur Barik laugarren Lasarte-Oriako bideo lehiaketako sariak. Gazteei zuzendua dagoen lehiaketak, 5 lan izan ditu aurtengoan.

Gehiago irakurri...
 
Beldur Barik lehiaketa Lasarte-Orian
Gazteria - Lehiaketak

Aurten ere, Lasarte-Orian laugarren aldiz Beldur Barik lehiaketa antolatu da. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatuko da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dituzte.

Gehiago irakurri...
 
"Beldur Barik" lehiaketa Lasarte-Orian
Gazteria - Lehiaketak

Lasarte-Oriara itzuliko da generozko bortizkeriaren kontrako bideoen “Beldur Barik” lehiaketa, bere hirugarren edizioarekin. Lehiaketa 12tik 26ra urteko gazteei zuzendua dago. Lanak aurkezteko epea azaroaren 9an amaituko da. Aurten ere, Lasarte-Orian hirugarren aldiz “Beldur Barik” lehiaketa antolatu da. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatuko da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dituzte.

Gehiago irakurri...
 
II. Beldur Barik sarien banaketa
Gazteria - Lehiaketak


Generozko bortizkeriaren kontrako Beldur Barik sariak jaso zituzten Noa Carreterok, Asier Olmosek eta Amaia Hartosek 12tik 17ra urtekoen kategorian eta Ane Galardik 18tik 30era urtekoen kategorian (klik bideoak YouTuben ikusteko). Alfonsina Storniren "Los malos hombres" poemako bi ahapaldi irakurri ondoren, Jesus Zaballos alkateak gogorarazi zuen "Beldur Barik jarreraren lehiaketa honetan emakumeenganako bortizkeriazko eta diskriminaziozko egoerei aurre egiten dieten era guztietako espresio artistikoak baloratzen eta sustatzen direla. Lan hauek berdintasunean, askatasunean, autonomian eta bortizkeria sexistaren gaitzespenarekiko erantzukizunean oinarritutako portaerak edo jarrerak erakutsi behar dituzte. Alegia, aurkeztutako proposamenek konpromiso pertsonal eta kolektibo bat erakutsi behar dute emakumeenganako era guztietako bortizkeria gainditzeko eta erlazio libreak, errespetuzkoak, berdintasunezkoak, dibertsoak eta ez-sexistak eraikitzeko".

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 3(e)tik
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.