Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Beldur Barik lehiaketa Lasarte-Orian
Gazteria - Lehiaketak

Aurten ere, Lasarte-Orian laugarren aldiz Beldur Barik lehiaketa antolatu da. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatuko da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dituzte.

Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, dibertso eta ez sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen matxismoaren aurkako konpromisoa. 

Parte hartzaileak: lehiaketara 12 urtetik 26 urtera bitarteko gazteak aurkeztu ahalko dira, baina Lasarte-Oriako sarietarako Lasarte-Orian erroldatutakoak baino ez dira kontuan hartuko.

Lasarte-Oriako sariak:

1. Kategoriako saria (12-17 urte):

  • 1. Saria: 300 €
  • 2. Saria: 150 €

2. Kategoriako saria (18 -26 urte):

  • 1. Saria: 300 €
  • 2. Saria: 150 €

Lasarte-Oriako sari banaketa azaroaren 23an izango da, Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan. 19:00etan. 

Nola parte hartu: Deialdi honetan parte hartu nahi duzuen pertsonek www.beldurbarik.org webgunean dagoen formularioa osorik bete beharko duzue. Formularioan bideoaren esteka, aldez aurretik ikus-entzunezko plataformara igoko duzuena, jarri beharko duzue. Formularioa bete eta bidali ondoren, erantzun automatikoa jasoko duzue, jaso dugula baieztatzeko.

Halere, lehiaketan parte hartzeko betekizun guztiak betetzen direla egiaztatu arte (lehiaketako oinarrien 4. atala), Beldur Barik jarrera! lehiaketako antolatzaileek ez dute lana Beldur Bariken webgunean eta sare sozialetan erakutsiko.

Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada: flashmob, kamera aurrean errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak, argazkiak, argazki-muntaiak, fotonobelak, lipdubak, dantza, film laburrak, animazio proiektuak, proiektuak edo artelanak bideoan aurkeztea, performanceak eta kaleko esku hartzeak, etab.

Lehiaketa bikoitza da: alde batetik, Berdinsareak Euskal Autonomia Erkidegoan antolatutakoa eta, bestetik, Lasarte-Oriako lehiaketa. Bietan arauak berberak dira.

Aurkezteko epea azaroaren 13an amaitzen da.

Lehiaketa orokorraren sariak:

  • 1. kategoriako saria: 500 €
  • 1. kategoriako aipamen berezia: 300 €
  • 2. kategoriako saria: 500 €
  • 2. kategoriako aipamen berezia: 300 €
  • Ikus-entzunezko ekoizpen onenari saria: 300 €
  • Parte hartzeari saria: 300€

Proiektu irabazle guztien epaia jakitera emango da abenduaren 3an, EIBARREN(Gipuzkoa) udalerrian ospatuko den Beldur Barik topaketan.

Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak: www.beldurbarik.org edo gurekin harremanetan jarri:

Beldur Barik Lasarte-Oria
Telefonoa: 943363958
E-maila: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Oinarriak PDF-n.

ANIMA ZAITEZ ETA ADIERAZI ZURE BELDUR BARIK JARRERA!

 
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.