Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Banatu dira Beldur Barik lehiaketako sariak
Gazteria - Lehiaketak


Jesus Zaballos alkateak atzo banatu zituen genero indarkeriaren aurkako Beldur Barik laugarren Lasarte-Oriako bideo lehiaketako sariak. Gazteei zuzendua dagoen lehiaketak, 5 lan izan ditu aurtengoan.

Oraingoan, hauek izan dira saritutako lanak:

  • 1. kategoría, 12-17 urte bitartekoak:
    • 'Ez Lasarten, ez inon'. 300 euroko saria.
    • 'Hindi to hindi'. 150 euroko saria.
  • 2. kategoria, 18-30 urte bitartekoak:
    • 'Aske nere buruaren jabe'. 300 euroko saria.

Zaballosek azpimarratu zuen Beldur Barik  lehiaketak kontzientziatu egin nahi duela azaroaren 25ean ospatzen den egitateak duen larritasunaz eta garrantziaz, alegia, genero indarkeriaren aurkako borrokaz. Horretarako, parte hartu zuten pertsonei egoera horretan jartzeko eta lakra horren inguruan gogoeta egiteko eskatu zien, formatu hurbil eta ulergarrian, ikuslearen burmuinera azkar iristeko moduan. Berdintasuna aldarrikatzeko mezu argi bat, gure portaeratik hainbat jarrera baztertuko dituena, horietako batzuk garrantzizkoak baitira gure ustez. Emakundek  sustatzen duen Beldur Barik  sarien 8. edizioaren barruan kokatua dago.

Alkateak zera azpimarratu zuen bereziki: jarrera, hitz edo keinu soil batek nahikoa ez dirudien arren, jarrera, hitz edo keinu horiek guztiek batera tratu txarren eragileak hazten eta mugitzen diren giroa sortzen laguntzen dute, bertan aurkitzen baitituzte beren gorrotorako arrazoi eta justifikazioak.

Lasarte-Oriako lehiaketan 12 eta 30 urte bitarteko neska-mutilek parte hartu ahal izan dute, bi kategoriatan. Aurten, 1. Kategorian 4 videok aurkeztu dute. 2. kategorian, aldiz, lan bakarra aurkeztu dute.

Hauek dira aurkeztutako bost lanak:

1. kategoria:

  • 'Ez Lasarte, ez inon'. Egileak: Ivan Utrera, Iñaki Santiago, Galder González, Romina Melisa Veliz, Irene Rodríguez, Lucía Benitez eta Oihane Etxezarreta.
  • 'Aske gara garen bezalakoak izateko'. Egileak: Maren Urkizu, Andrea Bravo, Nahia Calle, Lide Hidalgo, Lide Sánchez, Olatz Castro Julene Iraola eta Maien Portu.
  • 'Aski da'. Egileak: Marta Rojo, Sandra Rojo, Saioa Ortíz, Leire Ipiña eta Ainhoa Iturriza.
  • 'Hindi to hindi'. Egileak: Iñigo Valdivia, Aaron Ancizar, Edgardo García, Leire Mendiluce, Nahia García, Ainhoa Tumamao, Esther Veraniz eta Florin Codreanu.

2. kategoria:

  • 'Aske neure buruaren jabe'. Egileak: Eukene Goikoetxea, Leire Vega eta Sara Altuna.
 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.