Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Gehituren 'Udako plazerak' gaiari buruzko argazki-lehiaketarako epearen amaiera
Gazteria - Lehiaketak

Ekainaren 15ean amaitzen da Udako plazerak gaiari buruzko argazki-lehiaketako lanak aurkezteko epea. Argazkiak sare sozialetara igo behar dira, eta saria otar bat plazer izango da. Lehiaketa hau transmisio sexualeko gaixotasunen prebentziorako Gehituren kanpainaren barruan dago.

Lehiaketan parte hartzeko 16 urte baino gehiago izan beharko dira, eta gaitzat udako plazerak dituen argazki bat igo hurrengo sare sozial hauetara, @Gehitu eta beste hiru lagun etiketatuz:

  • Facebook: Gehitu Elkartea
  • Instagram: @Gehitu
  • Twitter: @Gehitu_Elkartea

Zozketa ekainaren 20an egingo da Lasarte-Orian, kanpaina aurkezteko egingo den ekitaldian, spota barne, eta Los Grises taldearen emanaldi batekin bukatuko da. Sariak hauek izango dira:

  1. Bi lagunentzako bazkaria edo afaria Arzak jatetxean, Bitxigorrien produktu espezializatua eta Kukuxumuxuren kita.
  2. ZurriolaSurfEskolako kurtsoa, Euskolabel produktuak eta Kukuxumuxuren kita.
  3. Masajea, JoneLoveren produktuak eta 3. Kukuxumuxuren kita.

Oinarriak (PDF)

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.