Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Udako txokoetako haurrek banku bat ostadarraren koloreekin pintatu dute
Gazteria - Oporraldiak


Udako txokoetan parte hartzen duten neska-mutilek homofobiaren kontrako tailerrak egin dituzte Gehiturekin batera. Dibertsitate afektiboari buruzko tailer horiek amaitutakoan, banku bat ostadarraren koloreekin pintatu dute. Jesus Zaballos alkatea han izan da, udalbatzako beste kide batzuekin batera, haurrak bankua pintatzen ari ziren bitartean, eta nabarmendu du garrantzizkoa dela haurrek txikitatik normaltasunez hartzea dibertsitate afektiboa, beren bizitzen parte baita.

Gehiago irakurri...
 
Saharako eta Txernobylgo haurrei harrera
Gazteria - Oporraldiak


Atzo, uda honetan gure udalerrira etorri diren lau haur saharauiek eta bi ukrainarrek harrera beroa jaso zuten udaleko txokoetako haurren aldetik eta Udalaren aldetik. Jesus Zaballos alkateak ireki zuen Dimas, Valentin, Mahmud, Mohamed-Lamn, Sidahmed eta Wahba haurrei harrera egiteko ekitaldia. Udako Txokoetako haur eta begiraleek eskainitako agurraren ondoren, alkateak azpimarratu zuen solidarioak izan beharra dagoela eta udaleko hilabeteotan harrera on bat egin behar zaiela haur horiei, hainbat arrazoirengatik behar dituzten "oporrak" egitera irten baitira beren lurretatik.

Gehiago irakurri...
 
Udalekuak 2014
Gazteria - Oporraldiak


Udalekuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen den udaleku programa bat da; hiru lurraldeetako 7 eta 13 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta jarduera ludiko hezigarrietan parte hartu ahal izango dute. Bertan parte hartzen duten umeei jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko. PLAZAK IZENDATZEA: Plaza guztiak apirilaren 3an jendearen agerian eta notarioaren aurrean egingo den zozketan banatuko dira. Eskaera banaka eta taldeka egin daiteke (taldeko 3 neska/mutil gehienez) eta plaza lortzeko orduan aukera berdintasuna bermatzearren, ume bakoitzeko eskaera-orri bakarra onartuko da.

ZOZKETARAKO IZEN EMATEKO DATAK: Martxoaren 12tik 20ra Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoan (Gaztelekua) eta interneten: http://gipuzkoagazteria.net/udalekuak/

 
Udalekuak 2013
Gazteria - Oporraldiak

Udalekuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen den udaleku programa bat da; hiru lurraldeetako 7 eta 13 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta jarduera ludiko hezigarrietan parte hartu ahal izango dute. Bertan parte hartzen duten umeei jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko. PLAZAK IZENDATZEA: Plaza guztiak apirilaren 11n jendearen agerian eta notarioaren aurrean egingo den zozketan banatuko dira. Eskaera banaka eta taldeka egin daiteke (taldeko 3 neska/mutil gehienez) eta plaza lortzeko orduan aukera berdintasuna bermatzearren, ume bakoitzeko eskaera-orri bakarra onartuko da.

ZOZKETARAKO IZEN EMATEKO DATAK: Martxoaren 14tik 24ra Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoan (Gaztelekua) eta interneten: http://gipuzkoagazteria.net/udalekuak/

 
Kirol Udalekuak
Gazteria - Oporraldiak

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak kirol udalekuak antolatu ditu  8 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat. Bertan apuntatuz gero kirol eta joko ezberdinak praktikatuko dituzu, irteerak egingo dituzu eta igerilekuan ondo pasatzeko aukera izango duzu.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko zuzendu zaitezte Lasarte-Oriako Udal Kiroldegiko bulegora, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:30tara eta 17:00etatik 19:00tara.

Kartela jaitsi (PDF) | Programa jaitsi (PDF)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 2(e)tik
Copyright-a © 2017 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.