Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Saharako eta Txernobylgo haurrei harrera
Gazteria - Oporraldiak


Atzo, uda honetan gure udalerrira etorri diren lau haur saharauiek eta bi ukrainarrek harrera beroa jaso zuten udaleko txokoetako haurren aldetik eta Udalaren aldetik. Jesus Zaballos alkateak ireki zuen Dimas, Valentin, Mahmud, Mohamed-Lamn, Sidahmed eta Wahba haurrei harrera egiteko ekitaldia. Udako Txokoetako haur eta begiraleek eskainitako agurraren ondoren, alkateak azpimarratu zuen solidarioak izan beharra dagoela eta udaleko hilabeteotan harrera on bat egin behar zaiela haur horiei, hainbat arrazoirengatik behar dituzten "oporrak" egitera irten baitira beren lurretatik.

Ekitaldian zenbait diapositiba proiektatu zituzten, orain bisitatzen gaituztenek beren jatorriko lekuetan jasaten duten bizimodu latza azaltzen zutenak. Txernobylgo kasuan, herrialdearen parte handi bat kutsatu duen istripu nuklearragatik. Saharauien kasuan, basamortuan egoera latzean bizitzeagatik, 1975ean Marokok herrialdea okupatu zienez geroztik errefuxiatu-eremuetan bizi baitira.

Ttakunek eta Udalak ongietorriko opari batzuk eman ondoren, han bildutakoek Porrotxen emanaldi batez gozatu ahal izan zuten. Hark, berriz, mundu guztia dantzara gonbidatu zuen.

 
Copyright-a © 2017 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.