Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
VII. Musika Maketen Lehiaketaren epaimahaiaren epaitza
Gazteria - Lehiaketak


Jesús Zaballos alkateak eta Jesús Alonso gazteriako zinegotziak pasa den astelehenean eman zuten epaiaren berri. Lehiaketako irabazlearen saria 1.000 € da; herriko taldeak, berriz, 700 €-ko saria lortu du. Aurtengoan, 18 taldek parte hartu dute, horietatik 4 herrikoak. Euskaraz sariari dagokionez, esleitu gabe geratu da, hartarako aukera zuen talde bakarra iazko lehiaketako irabazlea izan baitzen. Emandako prentsaurrekoan jakinarazi zuten hasiera eman zaiola Maketen VIII. Lehiaketari. Oraingo honetan, lanak aurkezteko epea 2015eko irailaren 28tik urriaren 30era artekoa izango da. Oinarriek ezartzen dutenez, formatu komertzialean materialik editatua ez daukaten taldeek edo bakarlariek parte hartu ahalko dute. Lehenagoko edizioetan irabazle izan direnek ezingo dituzte beren lanak aurkeztu.

Ikusi epaimahaiaren erabakia (PDF)

 
2015. urteko maketa lehiaketa martxan da
Gazteria - Lehiaketak



Maketa lehiaketa irailaren 28tik aurrera martxan izango da. Taldeek urriaren 30era arte aurkeztu ahalko dituzte haien lanak.

Lehiaketa honetan parte hartzeko oinarriak oso sinpleak dira, hona hemen laburpentxo bat:

  • Formatu komertzialean lanik argitaratu ez duten taldeei zuzenduriko lehiaketa bat da hau. Edozein musika motatako taldeak izan ahalko dira parte hartzen dutenak.
  • Parte hartzaileek 3 abesti aurkeztu beharko dituzte lehiaketara, epaimahaiak baloratu distan.
  • Kantuak, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu e-mailera bidali beharko dira.

Oinarriak (PDF) | Izena emateko fitxa (RTF)

 
VII. Musika Maketen Lehiaketaren Irabazleak
Gazteria - Lehiaketak

Irabazlea: Funny Roman Numbers (Logroño)




Lasarte-Oria Saria: Gabezia


 
Ireki da Gaztelekuaren eta Kulturetxearen udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori irailaren 28tik urriaren 7ra izango da
Gazteria - Ikastaroak


Jesús Zaballos alkateak, Jesús Alonso gazteriako zinegotziak Maite Iglesias kulturako zinegotziak gaur goizean aurkeztu dituzte aurtengo udazkenean lasarteoriatarrek egin ahalko dituzten ikastaroak.

Gaztelekuaren kasuan, zazpi dira aurreikusitako ikastaroak, eta institutuetan egindako inkesta batzuetatik atera dira: Skateen konponketa, Gitarra, Globoflexia, Eskaiolaren Modelaketa, Shufle Dancea, GPSaren erabilera eta Bollywoodeko dantzak. Ikastaro horiek 12tik 30era urteko gazteei zuzenduak daude. Urriaren 14an hasi eta abenduaren 19an bukatuko dira, eta astean 2 ordukoak dira. Ikastaroen prezioa 8'10 € da gazte erroldatuentzat eta 16'10 € erroldatu gabeentzat. Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi dutenek Gaztelekura joan behar dute.

Kulturetxeak pertsona helduentzat aurtengo udazkenean antolatuko dituen ikastaroak, berriz, hiru dira. Oroimenaren Tailerra astelehenetan emango da, 17:00etatik 19:00etara. Ostiraletan bi ikastaro izango dira: Literaturako Tailerra 17:00etatik 19:00etara eta Barre-terapiako Tailerra 19:00etatik 21:00etara. Ikastaroak urriaren 16an hasi eta abenduaren 18an amaituko dira. Kasu honetan, prezioa 27,90 € izango da herritar erroldatuentzat eta 49 € erroldatu gabeentzat. Informazio gehiago jasotzeko edo inskripzioa egiteko, Kulturetxera joan behar da.

Kasu guztietan, parte-hartzaileen hizkuntzazko gaitasunak ezarriko du ikastaroa zein hizkuntzatan emango den.

Gaztelekuko ikastaroak (PDF)
Manuel Lekuonako ikastaroak (PDF)

 
Kultur Kale Zikloa 2015
Gazteria - Kontzertuak


Jesus Zaballos alkateak, Txus Muñoz Jaietako zinegotziak eta Xpressioneko Jokin Telleriak aurtengo Kultur Kale Zikloko kontzertuak aurkeztu dituzte. Psicoacusticek emango dio hasiera zikloari, uztailaren 18an, Isla Plazan. Talde lasarteoriatarra da, The Beatlesi omenaldi egiten diona eta aurten  CD bat grabatu duena Help diskoaren 50. urteurrena dela eta. Abuztuaren 1ean, Tximistarreta Parkean, Transistores 50 izango dugu, Donostiako Rockabilly talde bat. Okendo Plazan, bi talde izango ditugu: abuztuaren 29an, James Room & Weird Antigua, kontzertu elektroakustikoa emango duen folk-rock taldea; eta irailaren 12an, Mery May & The Muppets izango ditugu, Arrasateko indie musikako hirukote bat, Euskaldi Gaztea irabazi zuen izugarrizko emakume ahotsa daukana.

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 Hurrengoa > Amaiera >>

3. orria 6(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.