Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Kultur Kale Zikloa 2014
Gazteria - Kontzertuak


Lasarte-Oriako Udaleko Gazteria, Festak eta Kirola sailak eta Xpressionk Kultur Elkarteak beste urte batez elkarlanean garatu dugun proiektua aurkeztea dugu helburu gaurkoan: KULTUR KALE ZIKLOA 2014.

Gehiago irakurri...
 
Udalekuak 2014
Gazteria - Oporraldiak


Udalekuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen den udaleku programa bat da; hiru lurraldeetako 7 eta 13 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta jarduera ludiko hezigarrietan parte hartu ahal izango dute. Bertan parte hartzen duten umeei jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko. PLAZAK IZENDATZEA: Plaza guztiak apirilaren 3an jendearen agerian eta notarioaren aurrean egingo den zozketan banatuko dira. Eskaera banaka eta taldeka egin daiteke (taldeko 3 neska/mutil gehienez) eta plaza lortzeko orduan aukera berdintasuna bermatzearren, ume bakoitzeko eskaera-orri bakarra onartuko da.

ZOZKETARAKO IZEN EMATEKO DATAK: Martxoaren 12tik 20ra Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoan (Gaztelekua) eta interneten: http://gipuzkoagazteria.net/udalekuak/

 
Gaztelekuko udal ikastaroak
Gazteria - Ikastaroak

Ikastaro guztiak dohainik izango dira, baina bertaratuko den jende kopurua zein den kalkulatzeko, lehenik izena eman behar da. Horretarako, Gaztelekuko Informazio Bulegora gerturatu zaitezke asteartetik ostiralera 12:00etatik 21:30etara eta larunbata 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:00etara, edota e-mail bidali Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera zure izen-abizenak emanaz.

Izen emateko epea: Ikastaroak hasi arte
Prezioak: Dohainik
Datak eta ordutegiak: Liburuxka (PDF)

Hiru hilabeteko ikastaroak:

  1. Perkusioa
  2. Zunba
  3. Grafitia

Hilabeteko ikastaroak:

  1. Bizikleta konpontzeko tailerra
  2. Argazkigintza
  3. Magia

Egun bakarreko ikastaroak:

  1. Inauterietarako makilajea

 
VI. Musika Maketen Lehiaketaren Irabazleak
Gazteria - Lehiaketak

Irabazlea: The Wheel & The Hammond (Cordoba)




Lasarte-Oria Saria: Keep Diggin (Lasarte-Oria)




Euskara Saria: Gabezia (Lasarte-Oria)




 
Gaztelekuko udal ikastaroak
Gazteria - Ikastaroak

Ikastaro guztiak dohainik izango dira, baina bertaratuko den jende kopurua zein den kalkulatzeko, lehenik izena eman behar da. Horretarako, Gaztelekuko Informazio Bulegora gerturatu zaitezke astelehenetik ostiralera 12:00etatik 21:30etara, edota e-mail bidali Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera zure izen-abizenak emanaz.

Izen emateko epea: irailaren 16tik urriaren 4ra
Prezioak: dohainik
Datak eta ordutegiak: Liburuxka (PDF)

Hiru hilabeteko ikastaroak:

  1. Serigrafia [info]
  2. Kitarra elektrikoa [info]
  3. Zunba [info]

Egun bakarreko ikastaroak:

  1. Kapoeira [info]
  2. Magia [info]
  3. Amigurami [info]
  4. Aurpegiko masaia [info]
  5. Akrobaziak [info]
  6. Beat box [info]
  7. Tatuajea [info]
  8. Globoflexia [info]
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 Hurrengoa > Amaiera >>

4. orria 6(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.