Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Kirol Udalekuak
Gazteria - Oporraldiak

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak kirol udalekuak antolatu ditu  8 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzat. Bertan apuntatuz gero kirol eta joko ezberdinak praktikatuko dituzu, irteerak egingo dituzu eta igerilekuan ondo pasatzeko aukera izango duzu.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko zuzendu zaitezte Lasarte-Oriako Udal Kiroldegiko bulegora, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:30tara eta 17:00etatik 19:00tara.

Kartela jaitsi (PDF) | Programa jaitsi (PDF)

 
Deabru beltzak / The Wolves
Gazteria - Kontzertuak

Duela 800 urte inguru, txirulari batek Hamelingo arratoi inbasioa geldiarazi omen zuela diote. Arazoa bukatuta, beldurrak bidea eman zion ahanzturari eta honek, haserreari. Gaur, 800 urte beranduago, pasartea errepikatzear dago. Pianojolea da oraingoan, gizaki bitxia eta ezkerrekoa, bere musikarekin hiria otsoen erasotik askatuko duena. Gainerakoa berdin gertatzen da: behin arazoa bukatuta zin egindakoa ahazten duen jendea, hiritarrak, eta hori ikusita, haserre bizian mendekua hartzea erabakitzen duena, pianojolea, otsoak hirira bueltan ekarriz, oraingoan kaosa eta nahasmena sortzeko.


Okendo plaza. Maiatzak 12, 21:30 h. Doakoa.

 
Lasarte-Oriako V. Musika Maketen Lehiaketa
Gazteria - Lehiaketak

Lasarte-Oriako Udalak, Gazteria, Jaiak eta Kirolak Batzordearen bitartez, Lasarte-Oriako V. Musika Maketa Lehiaketarako deialdia egiten du. Edozein musika-estilotako talde nahiz bakarlariek parte hartu ahal izango dute (musika klasikoa izan ezik), baldin eta formato komertzial konbentzionalean lanik argitaratu ez badute. Talde nahiz bakarlariak naziokoak edo nazioartekoak izan ahalko dira, eta ez da ezinbestekoa izango parte-hartzaileetako bat Lasarte-Orian erroldatua egotea. Lehiaketa honetan izena emateko, parte-hartzaile guztiek hiruna kanta aurkeztu beharko dituzte, eta horietako bi gutxienez jatorrizkoak izango dira. Kanta bakoitzak hiru minutu inguruko iraupena izango du, eta MP3 formatoan bidaliko da.

Oinarriak (PDF) | Izena emateko fitxa (RTF)

 
Gazte oporraldiak 2012
Gazteria - Oporraldiak

Gazte Oporraldiak Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen udaleku programa bat da; Gipuzkoako 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta jarduera ludiko-hezigarrietan parte hartu ahal izango dute. Bertan parte hartzen duten gazteei dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko. ZOZKETA: Maiatzaren 8an. Lekuak zozketa publikoaren bidez eta notarioaren aurrean esleituko dira. Emaitzak maiatzaren 8tik aurrera jakinaraziko dira kanpainan parte hartu duten bulegoetan eta Interneten.

ZOZKETARAKO IZEN EMATEKO DATAK: apirilaren 16 eta 24 bitartean Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoan (Manuel Lekuona, 3. solairua) eta interneten: http://gipuzkoagazteria.net/oporraldiak/

 
Udaberriko gazte ikastaroak
Gazteria - Ikastaroak

Udaberriko egitarau honetan 11 ikastaro eskaintzen dira, 168 lagunentzat. Ikastaro horietan, hurrengo teknikak ikasi ahal izango dituzte: argazkigintza, dantza, musika, historia, eta abar. Ikastaroak 14 urtetik gorako guztiontzat zabalik daude.

Izen emateko epea: apirilaren 2tik 12ra Manuel Lekuonan edo Interneten
Prezioak: 25'30 euro (erroldatuak) 44'60 euro (ez erroldatuak)
Datak eta ordutegiak: Diptikoa (PDF)

Ikastaroak:

  1. Estudioko argazkigintza [Ikastaro honen izen-ematea bete da. Matrikula zaitez itxaron zerrendan]
  2. Argazkigintzan eta modan espezializatutako makillajea [klik hemen izena emateko]
  3. Fantasiazko bitxiak [klik hemen izena emateko]
  4. Batuka [klik hemen izena emateko]
  5. Txalaparta [klik hemen izena emateko]
  6. Erromanikoa Euskal Herrian [klik hemen izena emateko]
  7. Josketa eta konponketak [Ikastaro honen izen-ematea bete da. Matrikula zaitez itxaron zerrendan]
  8. Zeinuen mintzaira [Ikastaro honen izen-ematea bete da. Matrikula zaitez itxaron zerrendan]
  9. Latinoamerikar dantzak [klik hemen izena emateko]
  10. Eskuz egindako ipuinak [klik hemen izena emateko]
  11. Sabel-dantza [klik hemen izena emateko]
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 Hurrengoa > Amaiera >>

5. orria 6(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.