Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Mario Simancas
Gazteria - Bakarrizketak

Lasarte-Oriako Udalak hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu otsailean, eta horietako bat umorezko bakarrizketa da. Donegal Tabernan egingo dute ikuskizuna eta Mario Simancas aktorea izango da. Sarrerarik ez dute ordaindu beharko ikuskizuna bertatik bertara ikusi nahi dutenek.

Donegal Taberna. Otsailak 23, 22:30etan, doakoa
Kultur Kale Zikloa 2012
Bideo book-a: http://youtu.be/1AQ-0vpBcfY

 
Casual Blues
Gazteria - Kontzertuak

Ez dira blues talde bat. Ez behintzat, ohiko blues talde bat. Lau urteko ibilbidearen ondoren, Casual Blues zuzeneko kontzertuetan talderik erakargarrienetako batean bihurtu da. Blues eta rock nahasketak dantzatu eta hunkitu egiten gaitu: blues geldiak, gitarraren punteatze mehe edo ozenak, ahotsen armonia eta isiluneak ere intentzio zehatza du jendea altzarazteko. Gure bidea ekarri zuen kontzertuak ematen digu Gipuzkoako leku askotan, eta horien artean Pub Altxerri, Guardetxe, Café LeizeGorria Irun, Doka, Bukowsky edo Pol-Pol.

Ondoren... The White Towels Blues Band. The White Towels Blues Band talde honarribitarra 2008 maiatzaren bukaeran sortu zen Alberto Cosgaya (gitarra), Javier Zarranz (baxua) eta Carlos Malles (betería) hirukote bezala. Kixki (armonika) eta Francesco Giglio (abeslaria) 2011ko apirila bitartean taldea osatu zuten, Lisi Garcia abeslariak sartu zenera arte eta beranduago ere, Josean San Miguel pianojolea fitxatu zutelarik. White Towels blues eskolaren jarraitzaleak dira.

Abend Taberna. Otsailak 10, 24:00etan, doakoa
Kultur Kale Zikloa 2012

 
Latinoamerikar dantzak
Gazteria - Ikastaroak

Dantza latinoak boladan dira azkenaldian. Gisa honetako dantzek gorputza astindu eta ondo pasatzeko balio digute. Ikastaro honetan txatxatxa, batxata, merenge eta saltsa eta gurpil kubatarra ikasteko lehen pausoak irakatsiko dira.

Eguna: Osteguna
Hasiera-Bukaera: 01/26-03/29
Ordua: 20:00-21:15
Prezioa: 25’30 € (err.) 44’60 € (ez err.)
Matrikulazioa: Urtarrilaren 2tik 13ra
Lekua: Manuel Lekuonan

 
Neguko ikastaroak Manuel Lekuonan
Gazteria - Ikastaroak

Neguko ikastaroak Manuel Lekuonan: Oinarrizko etxeko laburmetrai ikastaroa, Egur taila, Batuka, Bisuteria, Egipto (Antzinako inperioa), Josteka eta konponketak, Latinoamerikar dantzak, Nola hitz egin jendaurrean, Sormen tektikak, Sabel dantza eta Literatura.

Matrikulazioa: Urtarrilaren 2tik 13ra. Manuel Lekuonan.

Gehiago jakiteko klik egin hemen (PDF)

 
Multimusikala 2011
Gazteria - Kontzertuak

Hurrengo abenduaren 16an Lasarte-Orian ospatuko den MULTIMUSIKALA 2011 (Lasarte-Oriako musika jaialdi euskalduna) reggaeaz gozatzeko aukera paregabea izango da gaualde partean. Plateretan, eta 8000 watt-eko potentziarekin Rude Kanka Soinua egongo da La Kinky Beat ondoren, goizeko 2:30tatik 4:30ak arte (eta kontzertuen tartean baita). Bere sesioa Jamaikako eta Ingalaterrako doinuez blai egongo da; hauen artean Roots, Rub a Dub, Digitala, UK Dub eta antzerako soinuak aurkitu daitezkelarik.

Okendo plaza. Abenduak 16, 22:30etan, 5 €
info+ http://multimusikala.blogspot.com
Beste kontzertuak MULTIMUSIKALA 2011n (PDF)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 Hurrengoa > Amaiera >>

6. orria 6(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.