Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Sagartu
Kultura - Dantza

Umorez, alaitasunez eta bizi-bizi, sagarrak gure herrian ez ezik, paradisuko garaietatik hona izandituen esanahi guztiak plazaratuko dituen kaleko ikuskizun multidisziplinarra, zuzeneko musika, antzerkia eta dantzarekin. Sagarra tentazioa da. Goserik gabe, gutizia. Bazkal-aurretik, kapritxoa. Bazkal-ondoren, apeta. Eta beti, osasuntsua. Gosea baretzen du, eta aldi berean, sagar gehiagoren gosea piztu. Sagarrak dantza egiten du.Poltsikoan berdea, poltsoan, gorria eta eskuan, berdea!

Okendo plaza. Uztailak 20, 19:00etan, doakoa

Hika teatroa & Oinkari Dantza
Ikuskizunaren bideoa: https://youtu.be/_JhRy2FOKT4

 
La tortuga roja
Kultura - Zinea

Irla bakarti batean abandonatutako gizon bat ihes egiten saiatuko da, etsi-etsian, harik eta egun batean bizitza aldatuko dion dortoka bitxi bat aurkituko duen arte.

Okendo plaza. Uztailak 19, 22:15etan, doakoa
Udako zinea
Trailerra: https://youtu.be/42aQ3TQG5fw
Okendo Zinema Taldearen eskutik
Euria egingo balu, elizatzeko txapelan egingo da proiekzioa

 
Txapela buruan eta dantza munduan
Kultura - Haur Antzerkia

Parrandarako gogoa zabaldu, jolaserako irudimena areagotu eta dantzatzeko grina sortzeko ikuskizun bizia da "Txapela buruan eta dantza munduan". Herri bakoitzeko haur, gazte eta heldu dantzan jartzea du helburu. Herrialde eta estilo ezberdinetako dantzak ekarriko dituzte plazara, euskaldunok dantzan ez dakigula esaten duen horri kontrakoa erakusteko. Txapela buruan eta mundua dantzan ezagutzeko egindako ibilbide honen ostean ea nork dioen euskaldunok ez dakigula dantzan edo, behintzat, ez garela saiatzen.

Okendo plaza. Uztailak 13, 18:00etan, doakoa
Info+ Eidabe

 
Babo Royal
Kultura - Haur Antzerkia

50 m2-ko inperioa, burutik jota dagoen erregea eta trobalari bitxia. Lurralde txiki honetan xelebrekeria da jaun eta jabe. Tronpetak entzun  eta banderak astintzen dira. Ospakizuna has dadila! Fisikoki edo sinbolikoki, guztiok gonbidatuta gaude desfile, borroka edota torneoan parte hartzera. Erregeak nahi duen oro fantasia bihurtu beharko da. "Babo Royal" jolasa da, non hierarkiak trukatzen diren, non egunerokotasunak harritzen duen, non normaltasuna eta zentzutasuna debekatuta dauden.

Okendo plaza. Uztailak 12, 19:00etan, doakoa
Info+ Ganso&Cia

 
Erketzen 50. urteurrenerako hitzarmena sinatu da
Kultura - Dantza


Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek eta Erketz E.D.T.ko lehendakari Ruben Arranzek sinatu zuten hitzarmena, entitatearen 50 urteurrenaren kariaz antolatutako ekitaldiak finantzatuko dituena.

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 100(e)tik
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.