Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Zerura eroria
Kultura - Antzerkia

Zerbait al dago hil ostean? Zerbait badago, nora goaz? Gora? Behera? Bizitutakoaren arabera erabakiko al da norabidea? Ezinbestekoa da bizitza produktiboa eramatea hildakoekin joan ahal izateko? Nola deitzen dira hilda zaudenean dituzun bizipenak? Hildakoen bizipenak? Bizi penak? Hil penak? Bizitzaldi ez gauza bezain zozo baten ondoren, Armandok zeruan atseden hartzea besterik ez zuen nahi. Baina kapitalismoaren atzaparkadak eta krisi ekonomikoa zeruraino iritsi dira eta ez zuen espero bere produktibitate eskasak atseden hartzea galaraziko zionik. Sartzerik izango al du? Eta zuk, etxeko lan guztiak eginda dituzu arimen mundura bidaiatzeko?

Manuel Lekuona. Urriak 7, 20:00etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Ikuskizunaren bideoa: https://youtu.be/KgsuweTdK8A
Anodino Teatroa

 
Obra de Dios
Kultura - Antzerkia

Unibertsoko jaunak, Zeruen eta Lurraren egileak, antzokia bisitatzen du bere hamar aginduak berridazteko. Gizateriak bere sorreratik egiten dituen galdera horien guztien erantzuna iritsi da azkenik. Zergatik sortu zuen Jainkoak Adan? Eva bekataria al zen benetan? Zenbat animalia sartu zituen Noek kutxan? Bibliaren protagonisten inoiz kontatu ez den benetako historia: Jesus, Abraham, Moises eta Steve Jobs. Gizakiak beti jakin nahi izan duen guztia, espazioaren eta denboraren erregeak eta bere arkanjeluek erantzunda.

Manuel Lekuona. Irailak 15, 21:00etan
Sarrerak: 12,00 € (klik internet bidez erosteko)
Ikuskizunaren bideoa: https://youtu.be/cX6pAaNWPaI
Pentación Espectáculos

 
Femmes
Kultura - Antzerkia

Lau atso suminduk, lau amona iraultzaile eta aldarrikatzailek, gizartearen desilusio, atsekabe eta nahigabeaz ohartuta, zigor-bidea euren esku hartu eta iraultza egitea erabaki dute, komunikabideetan zein kalean ikusi eta entzuten duten guztia oinarri hartuta. Mugimendu berri bat sortu dute orduan, oldarkortasunezko metodo zentzugabeen eta protesta erabat desegokien bitartez mundua iratzarriko duen mugimendua.

Okendo. Uztailak 21, 20:00etan, doakoa
Ikuskizunaren bideoa: https://vimeo.com/170020404
Info+ Hortzmuga Teatroa

 
Antzerki-lanaren bertan behera geratzen da
Kultura - Antzerkia

Udal honekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, bertan behera geratzen da Ganso & Cía. konpainiaren “Walkman” antzezlana, datorren ostiral 14an Okendo plazan egitekoa zena. Arren, barka itzazue eragozpenak.

 
Abuelas a la fuga
Kultura - Antzerkia

Hiru ekitalditan egindako antzezlan honek, egoera bakar bat, hiru familia ezberdinen ikuspegitik azalduko du era oso dibertigarrian haien arteko lotura bakoitzean hirugarren adinera ematen den tratamendua izango da. Publikoak ekitaldi bakoitzean barre-algarak askatuko ditu.

Manuel Lekuona. Maiatzak 5, 19:30etan

ITZATU ANTZERKI TALDEA
Sarrerak: 3 € (lehiatila)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 14(e)tik
Copyright-a © 2017 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.