Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Ez gara Palestinaz ari
Kultura - Bertsolaritza

Abilak gara munduaren gaineko irakurketa politiko eta sozialak egiten, bai eta bizilagunak epaitzen ere, baina, erreparatzen al diogu geure barne munduari? Partekatzen al ditugu gure benetako izuak, konplexuak, minak, desioak...? Gure berri eman nahi dizuegu bertsotan pianoak eta gitarrak lagunduta, gure buruaz barre egitearekin batera. Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek sortutakoa da; norberaren barne munduko elementuak plazaratzeko desirak bultzatu ditu, eta bertsoak, musika eta antzerkia nahastuko dituzte emanaldietan.

Manuel Lekuona. Martxoak 14, 20:00etan
Sarrerak: 3,24 € (on-line) eta 3,50 € (leihatila)

 
Copyright-a © 2020 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.