Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Wabi Sabi
Kultura - Dantza

Zenbat istorio geratzen dira marrazkilari, idazle eta poetek paperon­tzira botatzen dituzten paperetan gatibu? Istorio tolestuak, apurtuak, zimurtuak... Paperezko istorioak... Utziko al diegu kanpora ateratzen? Istorio horiek lo geratzen dira norbait haiek askatzera etortzeko zain. Batzuetan lortzen dute ihes egitea, eta hegan alde egiten dute, haien­tzat lekua daukan bururen baten bila. Papera bezain elementu sinple batetik sortzen diren istorioak aurki­tzeko ideiatik abiatuta, ikuskizun horrek dantzaren, bideoen, magiaren eta umorearen bidez kontatzen digu amaitu gabeko bi pertsonaien istorioa. Akastunak dira, baina lortu dute haiek biltzen zituen paperetik, norbaitek ahaztuta laga zituen lekutik, ihes egitea. Orain, bidean botata topatzen dituzten istorio guztia kaskatzen dituzte, haiekin jolastu eta bizitza berri bat emateko.

Manuel Lekuona. Maiatzak 5, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Mons Dansa
Ikuskizunaren bideoa: https://youtu.be/8p3DqdkMe7Y

 
Oskara
Kultura - Dantza

Sustrai herrikoiaren eta adierazpen abangoardistenaren artean mugitzen diren bi unibertso koreografikok eta dantzari so egiteko bi begiradak bat egin dute. «Oskara» instalazio-lana da, eta euskal kulturaren paisaia batzuk jorratzen ditu, mitoak, sortu zirenetik gaur egunera arte; indar anbiguo eta nahasgarriko sinboloen eta ikonografiaren ibilbide plastiko eta emozionala marrazten dute, giza esperientziaren historia modu absolutuenean barne hartuz.

Manuel Lekuona. Apirilak 21, 20:00etan
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Kukai Dantza
Ikuskizunaren bideoa: https://youtu.be/nK_iDuYLHPA

 
50 urte, ehun jantzi
Kultura - Dantza


Erketz E.D.T. Lasarte-Oriako euskal dantza taldeak 50 urte beteko ditu aurten. Bost hamarkada hauetan Erketzen ibili diren dantzariek jantzi dotore eta desberdin ugari erabili dituzte haien emanaldietan. Erketzek bere historian zehar bildu duen jantziteriaren bitartez, zazpi lurralde historikoak zeharkatuko ditugu tradizio, festa, musika eta dantza kutsuz betetako desfile koloretsu batean.

Manuel Lekuona. Martxoak 17, 19:30etan
Sarrerak: Gonbidapenekin

 
Erketz Dantza Taldeak hiru urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin
Kultura - Dantza


Jesus Zaballos alkateak hitzarmena sinatu du gaur Erketz DT-ko lehendakari Ruben Arranzekin, zeinen bidez erakundeak 3.727 euro jasoko baititu urte honetarako. Erketzek, bere aldetik, konpromisoa hartu du urtean zehar hainbat emanaldi egiteko. Zaballosek, Kulturako zinegotzi Maite Iglesias alboan zuela, eskerrak eman dizkio Erketzi orain arte egindako lanagatik, eta pozik agertu da. Erakundean gertatu den belaunaldi aldaketa azpimarratu du, gazte jende ugari baitago. Alkateak aitortu du, edonora doazela ere, oso leku onean uzten dutela Lasarte-Oriaren izena. Azkenik, datorren urtean eranskin bat sinatuko dela iragarri du, 50. urteurrenaren harira antolatzen ari diren ekitaldietarako. Erakunde gutxik ospatu dezakete horrelakorik.

Gehiago irakurri...
 
Ufadak
Kultura - Dantza


Ufadak ikuskizuna tablaoaren inguruan egituratzen du. Flamenko tradizionalaren erroetatik abiatzen gara, magiazko eta sentsaziozko giroa sortzeko. Taulagaineko ikuskizuna baino hareago, “duende”dun ikuskizuna jasoko duzu. Ikuskizun indartsua, sortzeko eta sentitzeko grinarekin prestatua, teknika zainduarekin plazaratua. Ufadak erabateko ikuskizuna duzu, landua, bizia. Ikuskizunak irauten duen bitartean, ikusleak flamenkoa barneratu edo ezagutu ahalko du. Benetako flamenkoa; herritarrengan erabat errotuta dagoen artea; barne-emozio unibertsalen hizkuntza: Musika eta dantzaren bitartez mina, poza, erro-gabezia, pena, sentimendua, askatasuna eta bizitza elkartzen dituena.

Okendo plaza. Uztailak 7, 20:00etan, doakoa
Lasarte-Oria Dantzan
La Pulga y Compañía

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 9(e)tik
Copyright-a © 2018 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.