Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Zurmailu Zurlanketa Elkartearen egur-tailen erakusketa
Kultura - Erakusketak


Atzo inauguratu zen Zurmailu Zurlanketa Elkartearen erakusketa, bertako kide eta ikasleek aurten egindako lanaren lagin bat erakutsi zutelarik. Urriaren 29ra arte egongo da zabalik erakusketa, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:30era, eta larunbat eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara.

 
Inauguratu da "Emakumeak. Afganistan" erakusketa
Kultura - Erakusketak

Atzo inauguratua geratu zen emakumeek Afganistanen bizi duten errealitate gogorra dakarkigun erakusketa, Euskal Fondoaren eskutik. Gervasio Sánchezen eta Mónica Bernabéren argazkiekin osatutako erakusketa 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik Antonio Mercero gunean.

Gehiago irakurri...
 
Euritan ere jolasean! erakusketa Okendo Plazan
Kultura - Erakusketak


Okendo Plazan erakusketa bat egongo da lasarteoriatarrentzat jarria irailaren amaiera aldera arte. Haren bidez, gune publikoak estaltzeko partaidetza-prozesua nola doan jakin ahalko da. Agustín Valdivia hirigintzako zinegotziak eta, harekin batera, Lourdes Acevedo herritarren parte-hartzeko zinegotziak gaur goizean aurkeztu dituzte parte-hartzezko prozesuaren lehen faseko konklusioak. Udaletxe berriko arkupeetan jarritako zortzi panelek orain artean landutako informazioa eskaintzeko balioko dute.

Gehiago irakurri...
 
Zurmailu Zurlanketa Elkartea
Kultura - Erakusketak

Elkarte hau 2014ko abenduaren 1ean eratu zen Lasarte-Oriako egoera soziolinguistiko berriak, Udalekoak zehazki, eraginda. Badira 18 urte Lasarte-Oriako Udalak, kultura sailak, zur-lanketarako ikastaroa jarri zuela abian arte horretan iniziatzeko asmoarekin. Herrian erroldatutako guztiek zeukaten tokia, prezio oso eskuragarriarekin, eta baita herritik kanpokoek kuota pitin bat altuagoarekin. Urte hauetan zehar, ikasleriaren kopurua handitzen joan da, inoiz 30 ikasle izatera heldu delarik, (Lasarte-Oriako jubilatuak, batez ere). Gaur egun 22 lagunek osatzen dugu elkartea, eta udalaren laguntzarekin erakutsi nahiko genioke jendeari urte hauetan zehar egin dugun lana. Ahaztezina, urte guzti hauetan zehar, sorreratik, gure lana garatzea posible egin duen Jon Ormazabal. Era berean eskertu nahi diogu Lasarte-Oriako udalari bere ekarpen ekonomikoa, eta Beloki familiari (ORVY grafikak) irabazteko inolako interesik gabe utzi dizkiolako bere Lasarte-Oriako lokalak Zurmailu Zurlanketa Elkarteari. Horiek horrela, Elkarte honek gonbita luzatzen dizue Lasarte-Oriako Mercero Gunean egingo duen zur-lanketa erakusketa bisitatzeko, uztailaren 12tik eta 24ra bitartean.

Mercero Gunea. 2016ko uztailaren 12tik 24ra
Astelehenetik ostiralera 19:00etatik 21:00etara
Larunbata 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara
Igandea 12:00etatik 14:00etara
Uztailak 24: 10:00etatik 14:00etara eta 17:30etatik 20:00etara
Erakusketaren katalogoa (PDF)

 
Jalguneren erakusketa
Kultura - Erakusketak


Jalgunek atzo ireki zuen "Elkar sentitu eta emozioak handitu" erakusketa Antonio Mercero gunean. Jalgunen parte hartzen duten pertsonen hainbat argazkik osatzen dute erakusketa, egiten duten lan handia ezagutzera hurbiltzeko modu bat. Erakusketa abenduaren 18ra arte egongo da zabalik, 17:30etik 20:00etara bitartean. Jesus Zaballos alkateak hara joatera eta parte izatera animatzen du jendea.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 3(e)tik
Copyright-a © 2017 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.