Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Txapela buruan eta dantza munduan
Kultura - Haur Antzerkia

Parrandarako gogoa zabaldu, jolaserako irudimena areagotu eta dantzatzeko grina sortzeko ikuskizun bizia da "Txapela buruan eta dantza munduan". Herri bakoitzeko haur, gazte eta heldu dantzan jartzea du helburu. Herrialde eta estilo ezberdinetako dantzak ekarriko dituzte plazara, euskaldunok dantzan ez dakigula esaten duen horri kontrakoa erakusteko. Txapela buruan eta mundua dantzan ezagutzeko egindako ibilbide honen ostean ea nork dioen euskaldunok ez dakigula dantzan edo, behintzat, ez garela saiatzen.

Okendo plaza. Uztailak 13, 18:00etan, doakoa
Info+ Eidabe

 
Babo Royal
Kultura - Haur Antzerkia

50 m2-ko inperioa, burutik jota dagoen erregea eta trobalari bitxia. Lurralde txiki honetan xelebrekeria da jaun eta jabe. Tronpetak entzun  eta banderak astintzen dira. Ospakizuna has dadila! Fisikoki edo sinbolikoki, guztiok gonbidatuta gaude desfile, borroka edota torneoan parte hartzera. Erregeak nahi duen oro fantasia bihurtu beharko da. "Babo Royal" jolasa da, non hierarkiak trukatzen diren, non egunerokotasunak harritzen duen, non normaltasuna eta zentzutasuna debekatuta dauden.

Okendo plaza. Uztailak 12, 19:00etan, doakoa
Info+ Ganso&Cia

 
Jule
Kultura - Haur Antzerkia

Eraikuntza bat eraistear eta bertako biztanle batek handik ateratzeari uko; izan ere, ametsa, edo hobe esanda, hainbat amets bete gabe ditu oraindik. Eraikuntza-lanetako zaindaria, aldiz, familia ezaren hutsuneak jota, ametsetan ernai; eta neskatoak, bilobak, familia zeharo ahaztuta, dagoeneko ametsetan ere ez daki. Konpondu beharreko katramila edo eta amets egiteko aukera paregabea; galdutako maitasuna berreskuratzeko eta ametsak gogoz amestu behar direla sekula ez ahazteko aitzakia, direnak direla ere eta ezinezkoak diruditen arren. Amestu dezagun beti gogoz, begiak zabalik eta ernai. "Jule" familia osoarentzat zuzendutako kale-ikuskizuna da. Lanhonetan umorea, fantasia, irudimena eta publikoarengana hurreratzeko bere moduberezia nabarmen ageri dira.

Okendo plaza. Uztailak 6, 19:00etan, doakoa
Ikuskizunaren bideoa: https://vimeo.com/269618611
Info+ Hortzmuga Teatroa

 
Alizia lurralde miresgarrian
Kultura - Haur Antzerkia

Lewis Carrollen “Alizia lurralde miresgarrian” ipuinaren haur antzerkirako moldaketa aurkeztuko du GluGluk. Ipuin klasikotik abiatuta gaur egungo haurrei zuzenduta, ikastearen edertasunaz eta beharraz arituko da antzezlana. Kantu, dantza eta antzerkiarekin Alizia neska gazteak hainbat pertsonaia xelebre eta dibertigarri ezagutuko ditu. Haiei esker onartuko du, eskolan erakusten dioten bezala, matematika, ingurugiroa ikasteak sekulako onurak ematen dizkigula. Eta, gainera,dibertigarria ere bada.

Manuel Lekuona. Martxoak 3, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Adin gomendatua: 3-9 urte
Glu glu

 
Go!azen 4.0
Kultura - Haur Antzerkia

Uda iritsi da beste behin ere eta honekin batera, Basakabi udalekuak bere ateak zabalduko ditu berriz. Pasa den urteko ikasleak, beste ikasle berri batzuekin gurutzatuko dira, denak Basakabiko disziplina zorrotzaren zaindaritzapean. Naia Basakabira iritsi berria den ikaslea da. Bere ametsa, Royal School eskolan dantza ikastea da, baina bere gurasoek ez diote sarrera proba egiten utzi nahi. Julen ere ikasle berria da aurten Basakabin, baina lehen unetik, txantxak egiteko bere zaletasunak ospetsu bihurtuko du gainerako ikasleen artean. Gari eta Eli, berriz, beteranoak dira eta kanpotik gogor itxurak egiten badituzte ere, ezkutuan maiteminduta daude. Eta Markel... Markelek Markel izaten jarraituko du. Aurreko urtean bezala, umorez beteriko antzerki obra musikala izango da hau. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gora beherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna.

Manuel Lekuona. Otsailak 17, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (sarrera guztiak agortuta)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 10(e)tik
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.