Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
La vida de Calabacín
Kultura - Haur Zinea

Kalabazin mutiko ameslaria da. Aita superheroi gisa irudikatzen du, eta ama alkoholikoarekin bizi da. Hain zuzen, amaren erasoaldi batetik babesten ari dela, eskaileretatik bota eta hil egingo du istripuz. Polizia batek hartuko du orduan txikia, eta umezurztegi batera eramango du, beste bost neska-mutilekin bizitzera. Bertako haurrek ondo definitutako rolak dituzte egoitzan, baita Kalabazinena bezain historia gogorrak bizkar gainean ere, eta buru gisan aritzen den Simonek ez dio harrera onik egingo mutiko berriari. Baina pixkanaka, taldean sartzea lortuko du, eta kide berri baten etorrerarekin, bertako bizimodua zeharo aldatuko da.

Manuel Lekuona. Apirilak 23, 17:00etan
Sarrerak: 3,80 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/M7APLWzzVZE

 
Copyright-a © 2017 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.