Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Hipoteka ordaintzeko arazoa dutenei zuzendutako hitzaldia
Kultura - Hitzaldiak

Stop Desahucios Lasarte-Oriako udalarekin eta Biyak Batekin batera bere etxearen hipoteka ordaindu ezin duen jendeari zuzendutako hitzaldia emango du, etxe-gabetzea ekiditeko. Maiatzaren 11an, Zaharren Etxean Stop Desahucios-ek bere etxearen hipoteka ordaindu ezin duen jendeari zuzendutako  hitzaldia eskainiko du. Udalak, gaian interesa duten herritarrak parte hartzera  animatu nahi ditu, titularra zein abal-emailea izan. Hitzaldian banketxearekin 5 urteko gabe-aldia negoziatzeko aukerak azalduko dira, kuota txikia ordainduz hilero. Aukera paregabea izango da herritarrei ardura sortzen dien hainbat galdera argitzeko: gehiegizko klausulak, gabe-aldiak, enkanteak...

 
Hipoteka ordaintzeko arazoa dutenei zuzendutako hitzaldia
Kultura - Hitzaldiak

Stop Desahucios Lasarte-Oriako udalarekin batera bere etxearen hipoteka ordaindu ezin duen jendeari zuzendutako hitzaldia emango du, etxe-gabetzea ekiditeko. Martxoaren 28an, Vila Mirentxuko ekitaldi-aretoan Stop Desahucios-ek bere etxearen hipoteka ordaindu ezin duen jendeari zuzendutako  hitzaldia eskainiko du. Udalak,  gaian interesa duten herritarrak parte hartzera  animatu nahi ditu, titularra zein abal-emailea izan. Hitzaldian banketxearekin 5 urteko gabe-aldia negoziatzeko aukerak azalduko dira, kuota txikia ordainduz hilero. Aukera paregabea izango da herritarrei ardura sortzen dien hainbat galdera argitzeko: gehiegizko klausulak, gabe-aldiak, enkanteak...

 
Euskaldunak eta karolingiar iraultza; Akitania eta Baskonian barrena
Kultura - Hitzaldiak

Frankoak bizi izan ote ziren inoiz Akitanian? Zertaz hitz egiten zuten Elizaren kontzilioetan? Zergatik sortu ziren monasterioak? 732an, Toursen Karlos Martelek Europa salbatu ote zuen? Nola heldu zaigu informazio hori? Iñaki Lopez de Luzuriaga Martinez irakasleak galdera horiei erantzuten die UEUk argitaratu berri duen "Euskaldunak eta karolingiar iraultza; Akitania eta Baskonian barrena" ikerketa liburuan. Ikerlan dibulgatzaile oparoa da, europar eta euskal identitatearen garai kritiko baten kronika mamitsu eta zorrotza. Bertan, Franko karolingiar iraultza eta, hura gertatzearekin batera, hauen Akitania eta Baskoniako hedakuntza aztertu du irakasleak. Garai hartako historia, oro har, garaileen idatzien bidez ezagutu dugula uste du Lopez de Luzuriaga Martinezek. Hala, liburu honetan dialektika historikora ere jotzen du historialariak, eta bestelako kontakizunak ere aintzat hartu. Lehenengo eta bigarren mailako iturriak darabiltza, alegia, garaitik gertuen daudenak, adibidez, 754ko mozarabiar kronika, edo Annales regni Francorum, eta geroago ondutako azalpenak zein ikerketa modernoak. "Noski, horrek analisi historikoaren aldetik baditu hainbat zirrikitu eta korapilo: narrazio historikoei erreparatu diet, eta historiografia modernoa begi kritikoz aztertu".

Manuel Lekuona. Urriak 13, 19:30etan, doakoa
Hizlaria: Iñaki López de Luzuriaga

 
Euritan ere jolasean! azken fasean sartu da
Kultura - Hitzaldiak


Irailaren 28an, Villa Mirentxun hasiko dira Euritan ere jolasean! proiektuan herritarrek parte hartzeko prozesuko tailerrak Hiru tailerren bidez zehaztuko da zein gune estali eta hori nola egin, irailaren 28an eta urriaren 4an eta 6an 18:00etan. Udalak herritarrak lan-tailer horietan parte hartzera gonbidatzen ditu, Lasarte-Oriako eremu estali berriek non eta nola izan behar duten zehazteko eta horrela udalerriko eguneroko bizitza hobetzeko. Prozesu hori ahalik eta errepresentatiboena izango bada, ezinbestekoak dira herritarren iritziak eta ekarpenak. Hiru dira egingo diren tailerrak:

  • Irailaren 28an: Diagnostikoa aurkeztea eta beharrak identifikatzea. 18:00etan Villa Mirentxun.
  • Urriaren 4an: Lehentasunezko beharrak zehaztea. 18:00etan Villa Mirentxun.
  • Urriaren 6an: Definitzea eta erabakiak hartzea. 18:00etan Pablo Garaikoetxea eskolan.

Prozesuaren lehen partean inkesta batzuk eta diagnostiko tekniko batzuk egin ziren, eta haien emaitzak web-orri honetako paneletan ikus daitezke: Euritan ere jolasean! - Inkesta eta diagnostiko teknikoa. Edozein zalantza argitzeko, kontaktuko bidea hauxe da: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 
Nerabeen eta Familien Laguntzarako Programaren hitzaldia
Kultura - Hitzaldiak

Ekainaren 8an, 18:00etan, Norbera elkarteak “Nerabeak dituzten familiek: tratu oneko erlazioaren ezaugarriak” hitzaldia emango du Kulturetxean.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 3(e)tik
Copyright-a © 2017 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.