Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Euritan ere jolasean! azken fasean sartu da
Kultura - Hitzaldiak


Irailaren 28an, Villa Mirentxun hasiko dira Euritan ere jolasean! proiektuan herritarrek parte hartzeko prozesuko tailerrak Hiru tailerren bidez zehaztuko da zein gune estali eta hori nola egin, irailaren 28an eta urriaren 4an eta 6an 18:00etan. Udalak herritarrak lan-tailer horietan parte hartzera gonbidatzen ditu, Lasarte-Oriako eremu estali berriek non eta nola izan behar duten zehazteko eta horrela udalerriko eguneroko bizitza hobetzeko. Prozesu hori ahalik eta errepresentatiboena izango bada, ezinbestekoak dira herritarren iritziak eta ekarpenak. Hiru dira egingo diren tailerrak:

  • Irailaren 28an: Diagnostikoa aurkeztea eta beharrak identifikatzea. 18:00etan Villa Mirentxun.
  • Urriaren 4an: Lehentasunezko beharrak zehaztea. 18:00etan Villa Mirentxun.
  • Urriaren 6an: Definitzea eta erabakiak hartzea. 18:00etan Pablo Garaikoetxea eskolan.

Prozesuaren lehen partean inkesta batzuk eta diagnostiko tekniko batzuk egin ziren, eta haien emaitzak web-orri honetako paneletan ikus daitezke: Euritan ere jolasean! - Inkesta eta diagnostiko teknikoa. Edozein zalantza argitzeko, kontaktuko bidea hauxe da: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 
Copyright-a © 2020 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.