Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Hipoteka ordaintzeko arazoa dutenei zuzendutako hitzaldia
Kultura - Hitzaldiak

Stop Desahucios Lasarte-Oriako udalarekin batera bere etxearen hipoteka ordaindu ezin duen jendeari zuzendutako hitzaldia emango du, etxe-gabetzea ekiditeko. Martxoaren 28an, Vila Mirentxuko ekitaldi-aretoan Stop Desahucios-ek bere etxearen hipoteka ordaindu ezin duen jendeari zuzendutako  hitzaldia eskainiko du. Udalak,  gaian interesa duten herritarrak parte hartzera  animatu nahi ditu, titularra zein abal-emailea izan. Hitzaldian banketxearekin 5 urteko gabe-aldia negoziatzeko aukerak azalduko dira, kuota txikia ordainduz hilero. Aukera paregabea izango da herritarrei ardura sortzen dien hainbat galdera argitzeko: gehiegizko klausulak, gabe-aldiak, enkanteak...

 
Copyright-a © 2020 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.