Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Hipoteka ordaintzeko arazoa dutenei zuzendutako hitzaldia
Kultura - Hitzaldiak

Stop Desahucios Lasarte-Oriako udalarekin eta Biyak Batekin batera bere etxearen hipoteka ordaindu ezin duen jendeari zuzendutako hitzaldia emango du, etxe-gabetzea ekiditeko. Maiatzaren 11an, Zaharren Etxean Stop Desahucios-ek bere etxearen hipoteka ordaindu ezin duen jendeari zuzendutako  hitzaldia eskainiko du. Udalak, gaian interesa duten herritarrak parte hartzera  animatu nahi ditu, titularra zein abal-emailea izan. Hitzaldian banketxearekin 5 urteko gabe-aldia negoziatzeko aukerak azalduko dira, kuota txikia ordainduz hilero. Aukera paregabea izango da herritarrei ardura sortzen dien hainbat galdera argitzeko: gehiegizko klausulak, gabe-aldiak, enkanteak...

 
Copyright-a © 2020 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.