Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Bidai diaporamen zikloa
Kultura - Hitzaldiak


Asteazkenean hasiko dira Ttakun Kultur Elkarteak Jalgin antolatutako diaporama saioak. Urteroko hitzorduari jarraiki, hainbat herritarrek munduan zehar izandako esperientziak azalduko dituzte irudien laguntzarekin. Ttakunek antolatzen duen bidai diaporamen zikloa otsailean zehar egingo da. Aurtengoan, otsailaren 5  Irlanda, otsailaren 12an Nepal, otsailarean 19an Patagonia eta otsailaren 26an Korsika, gertutik ezagutzeko parada izango da herrialde hauetan izan diren hainbat herritarrek prestatutako argazki proiekzioei esker. Guztiak asteazkenetan 21:30ean izango dira Jalgin kafe antzokian. Xabier Erauskin, Ostadar Mendi saileko kideak, Jexus Presa eta Alex Tetuan izango dira proiekzioak eskainiko dituzten herritarrak.

Jalgi Kafe Antzokia. Otsailak 5, 12, 19 eta 26, 21:30etan. Doakoa
Ttakun Kultur Elkartearen eskutik

 
Copyright-a © 2020 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.