Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Arreta doluan direnei
Kultura - Hitzaldiak

Beharbada pertsona maitea galdu berri dugu, edo beraren ondean gaude gaixotasun prozesu aurreratu batean, galera hurbil ikusten dugula. Dolua guk geuk egin beharreko bidea da. Prozesu berezkoa eta ezinbestekoa geure burua berreraiki ahal izateko, berriro bizitzari aurre egin eta esanhaia bilatzeko. Beharra sumatzen badugu, on egingo digu hitz egiteak.

Manuel Lekuona. Apirilak 22, 19:30etan

"BIDEGIN, doluan laguntza. Gipuzkoako herritarrei ekarpenak egitea"
Hizlaria: Izaskun Andonegi (Bidegin-en eratzaile eta erizain leungarria)
Testigantza: Ainara Elizetxea

Manuel Lekuona. Apirilak 23, 19:30etan
Gaia: Laguntzen bizitzaren bukaeran
Hizlaria: Izaskun Andonegi

Manuel Lekuona. Apirilak 24, 19:30etan
"Nola hitzegin eta lagundu haur eta nerabeen hiltzeko prozesuan"
Hizlaria: Mila Arce (haur erizain psikiatrikoa)

 
Diaporamak Jalgi kafe-antzokian
Kultura - Hitzaldiak

Ttakun Kultur Elkarteak bi diaporama antolatzen ditu abendurako. Abenduaren 12an MAROKO-ATLAS (Ostadar SKT-ko mendi saila). Eta abenduaren 19an BEGIRADA BAT PALESTINARA (Aitzol Lasa).

Jalgi kafe-antzokia. Abenduak 12/19, 21:30etan
Kartela jaitsi (PDF).

 
Zaborrak: Serio hitz egin dezagun
Kultura - Hitzaldiak

Lasarte-Oria Bizirik-etik hainbat urte daramatzagu gure ingurunean zaborrak errausteko  planta bat eraikitzeko asmoaz ohartarazten  eta hondakinak modu egokian kudeatzearen alde egiten. Lehen bezala, gaur ere, errausketa osasunerako kaltegarria, garestia, eta inondik ere behar ez dugun sistema bat dela eta kosta ahala kosta saihestu behar dugula diogu. Orobat, gure zaborrekiko orain arte nola jokatu dugun eta aurrerantzean nola jokatu beharko genukeen  serio aztertu behar dugula sinetsita gaude. Hori dela eta,  hilaren 12tik 19ra bitartean hiri hondakinei buruz egingo ditugun  jardunaldietan parte hartzeko  gonbit egiten diegu herritar guztiei.

Villa Mirentxu, Okendo plaza eta Udaletxeko arkupeetan. Maiatzaren 12tik 19ra

Lasarte-Oria Bizirik Elkartearen eskutik
Programa osoa (PDF) | Usurbilgo atez atekoa (PDF)

 
Balioetan Hezi IX. Ihardunaldiak
Kultura - Hitzaldiak

Pertsona gehienok sentitzen dugu bizitza egokiagotu beharra bai pertsona bezala naiz elkar bizitzan. Gaur krisi handi baten aurrean gaude, ez bakarrik ekonomiari dagokion arloan baizik sakonagoa den balioen krisia bera. Bestalde gure herrian bakearen erronka historikoaren aurrean gaude eta guzti horrek elkarkidetza bera du ardatz. Denok gaude jarrera berri batzuek asmatzera deituak, taldeetan naiz bakarka. Elkarkidetzarako ibilean elkarbizitzaren kultura eraiki behar da eta horretarako ez da nahikoa bakoitzaren erabakia ez eta ere konzentrazioren bat egitea. Bide bat hartu eta milaka ekintzen bateratzea behar da.

Manuel Lekuona. Maiatzak 7-8-9-10, 19:30etan. Doakoa
Danok-Kide Elkartearen eskutik
Programa osoa (PDF)

 
Ontzi hondakinen gestiorako proiektu berria
Kultura - Hitzaldiak

Gaia: Ontziak berreskuratzeko gaur eguneko sistema ez da eraginkorra, maila askotan: Kolore horiko edukinontzietan, ontzien %30a bakarrik berreskuratzen da. Fabrikatzaileek %30a berreskuratzeko gastua beren gain hartzen dute. Zabortegietan bukatzen duen beste % 70aren tratamendua edo gestioa, zergen bidez, biztanle guztion gain erortzen da.Sistema kutsatzailea da. Gainera, hondakinen tratamenduak materiala andeatu egiten du pixkana, eta azkenean erabilgaitz uzten du. ITZULI PROIEKTUAK, gaur eguneko ontzi-hondakinen gestio-ereduaren aldean, sistema zuzenago, eraginkorrago, merkeago eta ekologikoagoa proposatzen du.

Manuel Lekuona. Azaroak 29, 19:00etan
Antolatzaileak: Ekologistak Martxan eta Lasarte-Oria Bizirik
info+ egin klik hemen (PDF)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 Hurrengoa > Amaiera >>

3. orria 3(e)tik
Copyright-a © 2020 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.