Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Jardunaldiak: Lasarte-Oria, bizikidetza berreraikitzen
Kultura - Hitzaldiak

Udalak bizikidetza normalizatzeko jardunaldi batzuk antolatu ditu Antonio Mercero gunean, hilaren 26 eta 28an.  Mercero. Andres Krakenberger eta  Paco Etxebarria izango dira hizlariak.

Jardunaldiak, herritarrentzako irekiak, udal taldeak, bizikidetzaren inguruan aspaldi egiten ari diren hausnarketa lan baten emaitza dira. Jardunaldiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta daude, eta hurrengoak dira:

  • Urtarrilaren 26an, 19:00etan. Ponentzia: "Memoria kolektibo eta barne-biltzaile baterantz", Andres Krakenbergerrekin.
  • Urtarrilaren 28an, 19:00etan. Ponentzia: "Euskadin izandako torturaren inguruko ikerketa. 1961-2010", Paco Etxebarriarekin.

Kartela jaitsi (PDF)

 
Etxean zaintzearen erronka: zaintzaileei zuzendutako laguntza-taldeak babeserako neurri bezala
Kultura - Hitzaldiak

Urtarrilaren 26an, asteartean, 18:00etan, Etxeko Hitzaldiaren Aretoan Karmele Gurrutxaga psikologoak "Etxean Zaintzearen Erronka: Zaintzaileei Zuzendutako Laguntza-Taldeak Babeserako Neurri Bezala" hitzaldia doan emango da. Mendekotasun egoeran dauden adineko pertsonen zaintzan diharduten familiek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentuak sustatutako Sendian Programaren bitartez, besteak-beste, dohako aholkularitza eta prestakuntza zerbitzuak eskura dituzte. Laguntza taldearen kasu konkretuan, gai hauetan aditua den psikologo batek zuzentzen du; Karmele Gurrutxagak, hain zuzen ere. Lasarte-Orian badira dagoeneko 4 urte aipatutako programa honek martxan dirauela, eta hilean bi aldiz elkartzen dira Villa Mirentxun (Udal Gizarte Zerbitzuetan).

Gehiago irakurri...
 
Bidai diaporamen zikloa
Kultura - Hitzaldiak


Asteazkenean hasiko dira Ttakun Kultur Elkarteak Jalgin antolatutako diaporama saioak. Urteroko hitzorduari jarraiki, hainbat herritarrek munduan zehar izandako esperientziak azalduko dituzte irudien laguntzarekin. Ttakunek antolatzen duen bidai diaporamen zikloa otsailean zehar egingo da. Aurtengoan, otsailaren 5  Irlanda, otsailaren 12an Nepal, otsailarean 19an Patagonia eta otsailaren 26an Korsika, gertutik ezagutzeko parada izango da herrialde hauetan izan diren hainbat herritarrek prestatutako argazki proiekzioei esker. Guztiak asteazkenetan 21:30ean izango dira Jalgin kafe antzokian. Xabier Erauskin, Ostadar Mendi saileko kideak, Jexus Presa eta Alex Tetuan izango dira proiekzioak eskainiko dituzten herritarrak.

Jalgi Kafe Antzokia. Otsailak 5, 12, 19 eta 26, 21:30etan. Doakoa
Ttakun Kultur Elkartearen eskutik

 
Adineko pertsonak izanagatik, ditugun ezberdintasunen aurrean duintasunez errespetatuak
Kultura - Hitzaldiak

Adineko Pertsonen eskubideak babestea hiritar-talde honen eguneroko bizitza hobetzera zuzendutako planifikazio gehienen oinarri bihurtzen ari da. Askotan, babes ekonomiko baterako, kultura eta osasun baliabideak eskura izatearekin, edota aukeratzeko gaitasuna bermatzearekin erlazionatzen da. Baina ez da hain ohikoa Pertsona hauen eskubideak urratzen dituzten egoerei aurre egitea.

Manuel Lekuona. Maiatzak 6, 10:30etan, doakoa
Hizlaria: Marije Goikoetxea (Euskal Herriko Unibertsitartea)

 
Emigraziotik bertsolaritzara
Kultura - Hitzaldiak

Ttakun Kultur Elkarteak antolatuta eta udaberriko bertso saioari lotuta, hitzaldia eskainiko du Jon Maia bertsolariak Semblante Andaluz elkartean. Hitzaldia gazteleraz izango da.

Semblante Andaluz Elkartean. Apirilak 26, 19:30etan
Dohainik | Kartela jaitsi (PDF)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 Hurrengoa > Amaiera >>

2. orria 3(e)tik
Copyright-a © 2020 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.