Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Udazkeneko Gaztelekuko eta Kulturetxeko ikastaroak
Kultura - Ikastaroak


Irailaren 18an irekiko da Gaztelekuaren eta Kulturetxearen udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori irailaren 29an itxiko da. Jesus Zaballos alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziak, Txus Alonsok gazteriako zinegotziak  eta Xabier Goitia aurkeztu dituzte udazkenerako Gaztelekuko eta Kulturetxeko ikastaroak. Gaztelekuaren kasuan, 5 dira aurreikusitako ikastaroak: Gitarra, Ukelele, Laguntza Eskolarra, Break Dance eta Shuffle eta Dantza Jazz. Ikastaro horiek 12tik 30era urteko gazteei zuzenduak daude eta urriaren 18an hasiko dira. Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi dutenek Gaztelekura joan behar dute:

  • Gitarra: asteazkenero 18:00etatik 20:00etara.
  • Ukelele: asteazkenero 18:00etatik 20:00etara.
  • Laguntza Eskolarra: ostegunero 17:30etatik 19:30etara.
  • Break Dance eta Shuffle: ostegunero 18:00etatik 20:00etara.
  • Dantza Jazz: ostiralero 18:00etatik 20:00etara.

Kulturetxeak pertsona helduentzat aurtengo udazkenean antolatuko dituen ikastaroak zortzi dira: Genealogia, Sukaldaritza Osasuntsua, Olioa, Gorputz-jarrera Hezkuntza, Mindfulness, Joskintza, Sabel Dantza eta Akuarela. Informazio gehiago jasotzeko edo inskripzioa egiteko, Kulturetxera joan behar da:

  • Genealogia: astelehenero 18:00etatik, 20:00.
  • Sukaldaritza Osasuntsua: asteartero 18:00etatik, 20:00.
  • Olio: asteartero 18:00etatik, 20:00etara.
  • Gorputz-jarrera Hezkuntza: asteartero 19:45etatik 21:15etara.
  • Mindfulness: asteazkenero 19:00etatik, 21:00etara.
  • Joskintza: ostegunero 19:00etatik 21:00etara.
  • Sabel Dantza: ostegunero 19:45etatik 21:15etara.
  • Akuarela: ostiralero 18:00etatik 20:00etara.

Gaztelekuko ikastaroen informazio osoa (PDF)
Kulturetxeko ikastaroen informazio osoa (PDF)

 
Igelak
Kultura - Ikastaroak

Peio banketxe baten zuzendaria da eta delitu ekonomikoak direla-eta atxilotu egingo dute. Hala ere, kartzela saihesteko ihes egitea lortuko du eta iheslari bihurtuko da borrokan diharduten kaleratu batzuek okupatutako eraikin batean. Bankariak hauen konfiantza bereganatuko du, baina bere helburua hauei dirua lapurtzea izango da, ondoren dokumentazio faltsua egiteko, atzerrira ihes egiteko eta bizitza berri batekin hasteko.

Manuel Lekuona. Urtarrilak 13, 22:00etan
Euskaraz, azpitituluak gaztelaniaz
Sarrerak: 5,50 € (klik internet bidez erosteko)
Trailerra: https://youtu.be/QWVCur-t1w4
Okendo Zinema Taldearen eskutik

 
Neguko Gaztelekuko eta Kulturetxeko ikastaroak
Kultura - Ikastaroak

Ireki da Gaztelekuaren eta Kulturetxearen neguko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori urtarrilaren 11tik urriaren 20ra izango da. Gaztelekuaren kasuan, lau dira aurreikusitako ikastaroak, eta institutuetan egindako inkesta batzuetatik atera dira: Graffiti, Break Dance & Shuffle, Dance Hall eta Gitarra. Ikastaro horiek 12tik 30era urteko gazteei zuzenduak daude. otsailaren 1ean hasi eta apirilaren 7an bukatuko dira, eta astean 2 ordukoak dira. Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi dutenek Gaztelekura joan behar dute:

  • Graffiti: ostiralero 18:00etatik 20:00etara, otsailaren 3tik 24ra.
  • Break Dance & Shuffle: ostegunero 18:00etatik 20:00etara, otsailaren 2tik apirilaren 6ra.
  • Dance Hall: ostiralero 18:00etatik 20:00etara otsailaren 3tik apirilaren 7ra.
  • Gitarra: asteazkenero 18:00etatik 20:00etara, otsailaren 1etik apirilaren 5era.

Kulturetxeak pertsona helduentzat aurtengo neguan antolatuko dituen ikastaroak, berriz, bost dira: Berokien konponketa, Autoestimua, Sabel dantza, Marrazketa eta kolorea eta Egur taila. Informazio gehiago jasotzeko edo inskripzioa egiteko, Kulturetxera joan behar da:

  • Berokien konponketa: asteartero 19:00etatik, 21:00etara urtarrilaren 31etik apirilaren 4ra.
  • Autoestimua: asteazkenero 19:00 21:00 otsailaren 1etik apirilaren 5ra.
  • Sabel dantza: ostegunero 19:45etatik 21:15etara otsailaren 2tik apirilaren 6ra.
  • Marrazketa eta kolorea: ostiralero 18:00etatik 20:00etara otsailaren 3tik apirilaren 7ra.
  • Egur Taila: astelehenero 17:30etatik 20:30etara otsailaren 6tik azaroaren 27era.

Kasu guztietan, parte-hartzaileen hizkuntzazko gaitasunak ezarriko du ikastaroa zein hizkuntzatan emango den.

Gaztelekuko ikastaroen informazio osoa (PDF)
Kulturetxeko ikastaroen informazio osoa (PDF)

 
Estimulazio goiztiarra lantzeko masajeak ikastetxeetan ere
Kultura - Ikastaroak

Haur Hezkuntzako heziketan Glenn Domanen orientazioei jarraituz, estimulazio goiztiarra lantzea garrantzitsua da. Haurrak duen garapen gaitasuna topera potentziatuz. Haurren garapen integrala hobetzeko asmotan, shantala masajeak dakartzan onuren aldeko apostua egin behar da. Santa Teresa Ikastetxetik zuen haurrei Shantala masajea egiteko teknikak landuko ditugun ikastaro batean parte-hartzeko aukera eman nahi dizuegu. 0 eta 12 hilabete bitarteko haurrak badituzue, datorren azaroak 26an Lasarteko Kultur Etxean antolatu dugun ikastarora gonbidatzen zaituztegu. Dohanik.

Informazio gehiago (PDF)

 
Udazkeneko gaztelekuko eta kulturetxeko ikastaroak
Kultura - Ikastaroak


Irailaren 12an irekiko da Gaztelekuaren eta Kulturetxearen udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori irailaren 23an itxiko da. Jesus Zaballos alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta Xabier Goitia aurkeztu dituzte udazkenerako Gaztelekuko eta Kulturetxeko ikastaroak. Gaztelekuaren kasuan, 4 dira aurreikusitako ikastaroak, eta institutuetan egindako inkesta batzuetatik atera dira: Gitarra, Perkusioa, Break Dance eta Shuffle eta Dance Hall. Ikastaro horiek 12tik 30era urteko gazteei zuzenduak daude. Urriaren 13an hasi eta abenduaren 16an bukatuko dira. Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi dutenek Gaztelekura joan behar dute:

  • Gitarra: asteazkenero 18:00etatik 20:00etara.
  • Perkursioa: asteazkenero 18:00etatik 20:00etara.
  • Break Dance eta Shuffle: ostegunero 18:00etatik 20:00etara.
  • Dance Hall: ostiralero 18:00etatik 20:00etara.

Kulturetxeak pertsona helduentzat aurtengo udazkenean antolatuko dituen ikastaroak zortzi dira: Jarreren Heziketa, Olio eta Pintura, Joskintza, Literatura Tailerra, Arropen Konponketa eta Moldaketa, Akuarela, Risoterapia eta Sabel Dantza. Informazio gehiago jasotzeko edo inskripzioa egiteko, Kulturetxera joan behar da:

  • Jarreren Heziketa: asteartero 19:45etatik, 21:15etara urriaren 4tik ekainaren 20ra.
  • Olio eta Pintura: asteartero 18:00etatik, 20:00etara urriaren 4tik ekainaren 20ra.
  • Joskintza: ostegunero 19:00etatik 21:00etara urriaren 6tik ekainaren 22ra.
  • Literatura Tailerra: ostiralero 17:30etatik 19:30etara urriaren 14tik ekainaren 23ra.
  • Arropen Konponketa eta Moldaketa: asteartero 19:00etatik, 21:00etara urriaren 4tik abenduaren 20ra.
  • Akuarela: ostiralero 18:00etatik 20:00etara urriaren 14tik abenduaren 16ra.
  • Risoterapia: asteazkenero 19:00etatik 21:00etara urriaren 5tik abenduaren 14ra.
  • Sabel Dantza: ostegunero 19:45etatik 21:15etara urriaren 6tik abenduaren 15ra.

Gaztelekuko ikastaroen informazio osoa (PDF)
Kulturetxeko ikastaroen informazio osoa (PDF)

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 Hurrengoa > Amaiera >>

1. orria 7(e)tik
Copyright-a © 2017 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.