Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Emakumeen Zentro Zibikoaren ikastaroak
Kultura - Ikastaroak

Zabalik dago Emakumeen Zentro Zibikoak antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea. Izena emateko epea irailaren 5etik 7ra da, zentroan bertan. Hauek dira ikastaroak:

  • Biodantza (29,75 €)
  • Kantua (doan)
  • Jantzi konponketa eta patroiak (doan)
  • Eskulanak: (39,67 €)
  • Katekorratz-lanak (doan)
  • Bitxien Tailerra (doan)
  • Ehoziriak (34,19 €)
  • Emakumeen arteko elkarrizketak (doan)
  • Tai-Xia (17,10 €)
  • Orratz-lanak (doan)
  • Yoga (29,75 €)
  • Sabel-dantza (23,80 €)
  • Batuka (doan)
  • Antzerkia (39,67 €)
  • Euskara Txokoa (doan)

Bestelako ekintzak:

  • Hitzaldia martxa nordikoa.
  • Zer ulertzen dugu berdintasunagatik?
  • Egunerokotasunerako psikologia.
  • Autoestimua.
  • Sexualitateaz hizketan.
  • Zentra-t, mugimendutik isiltasunera (meditazioa).

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu Zentro Zibikora, 9:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:30era. Dauden plazak baino pertsona gehiago izena emanda dauden ikastaroetan, zozketa bidez adjudikatuko dira plazak. irailaren 8an, 12:00etan, egingo da zozketa Emakumeen Zentroan. Jarduera guztiak talde-dinamika labur batekin osatuko dira, non berdintasun edukiak, ahalduntze prozesuak eta indarkeria matxistaren prebentzioa landuz joango diren. Lasarte-Oriako Udalak euskararen erabilera bultzatzeko onartua duen planean adostutako hizkuntza-jokabideak jarraituko dira ikastaroetan.

Informazio gehiago:
Email: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Heldidea: Aralar Plaza 5.

Diptikoa jaitsi (PDF)

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.