Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Udazkeneko gaztelekuko eta kulturetxeko ikastaroak
Kultura - Ikastaroak


Irailaren 12an irekiko da Gaztelekuaren eta Kulturetxearen udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori irailaren 23an itxiko da. Jesus Zaballos alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta Xabier Goitia aurkeztu dituzte udazkenerako Gaztelekuko eta Kulturetxeko ikastaroak. Gaztelekuaren kasuan, 4 dira aurreikusitako ikastaroak, eta institutuetan egindako inkesta batzuetatik atera dira: Gitarra, Perkusioa, Break Dance eta Shuffle eta Dance Hall. Ikastaro horiek 12tik 30era urteko gazteei zuzenduak daude. Urriaren 13an hasi eta abenduaren 16an bukatuko dira. Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi dutenek Gaztelekura joan behar dute:

  • Gitarra: asteazkenero 18:00etatik 20:00etara.
  • Perkursioa: asteazkenero 18:00etatik 20:00etara.
  • Break Dance eta Shuffle: ostegunero 18:00etatik 20:00etara.
  • Dance Hall: ostiralero 18:00etatik 20:00etara.

Kulturetxeak pertsona helduentzat aurtengo udazkenean antolatuko dituen ikastaroak zortzi dira: Jarreren Heziketa, Olio eta Pintura, Joskintza, Literatura Tailerra, Arropen Konponketa eta Moldaketa, Akuarela, Risoterapia eta Sabel Dantza. Informazio gehiago jasotzeko edo inskripzioa egiteko, Kulturetxera joan behar da:

  • Jarreren Heziketa: asteartero 19:45etatik, 21:15etara urriaren 4tik ekainaren 20ra.
  • Olio eta Pintura: asteartero 18:00etatik, 20:00etara urriaren 4tik ekainaren 20ra.
  • Joskintza: ostegunero 19:00etatik 21:00etara urriaren 6tik ekainaren 22ra.
  • Literatura Tailerra: ostiralero 17:30etatik 19:30etara urriaren 14tik ekainaren 23ra.
  • Arropen Konponketa eta Moldaketa: asteartero 19:00etatik, 21:00etara urriaren 4tik abenduaren 20ra.
  • Akuarela: ostiralero 18:00etatik 20:00etara urriaren 14tik abenduaren 16ra.
  • Risoterapia: asteazkenero 19:00etatik 21:00etara urriaren 5tik abenduaren 14ra.
  • Sabel Dantza: ostegunero 19:45etatik 21:15etara urriaren 6tik abenduaren 15ra.

Gaztelekuko ikastaroen informazio osoa (PDF)
Kulturetxeko ikastaroen informazio osoa (PDF)

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.