Administrazioa
Albisteak
Follow @lasarteoria
Neguko Gaztelekuko eta Kulturetxeko ikastaroak
Kultura - Ikastaroak

Ireki da Gaztelekuaren eta Kulturetxearen neguko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori urtarrilaren 11tik urriaren 20ra izango da. Gaztelekuaren kasuan, lau dira aurreikusitako ikastaroak, eta institutuetan egindako inkesta batzuetatik atera dira: Graffiti, Break Dance & Shuffle, Dance Hall eta Gitarra. Ikastaro horiek 12tik 30era urteko gazteei zuzenduak daude. otsailaren 1ean hasi eta apirilaren 7an bukatuko dira, eta astean 2 ordukoak dira. Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi dutenek Gaztelekura joan behar dute:

  • Graffiti: ostiralero 18:00etatik 20:00etara, otsailaren 3tik 24ra.
  • Break Dance & Shuffle: ostegunero 18:00etatik 20:00etara, otsailaren 2tik apirilaren 6ra.
  • Dance Hall: ostiralero 18:00etatik 20:00etara otsailaren 3tik apirilaren 7ra.
  • Gitarra: asteazkenero 18:00etatik 20:00etara, otsailaren 1etik apirilaren 5era.

Kulturetxeak pertsona helduentzat aurtengo neguan antolatuko dituen ikastaroak, berriz, bost dira: Berokien konponketa, Autoestimua, Sabel dantza, Marrazketa eta kolorea eta Egur taila. Informazio gehiago jasotzeko edo inskripzioa egiteko, Kulturetxera joan behar da:

  • Berokien konponketa: asteartero 19:00etatik, 21:00etara urtarrilaren 31etik apirilaren 4ra.
  • Autoestimua: asteazkenero 19:00 21:00 otsailaren 1etik apirilaren 5ra.
  • Sabel dantza: ostegunero 19:45etatik 21:15etara otsailaren 2tik apirilaren 6ra.
  • Marrazketa eta kolorea: ostiralero 18:00etatik 20:00etara otsailaren 3tik apirilaren 7ra.
  • Egur Taila: astelehenero 17:30etatik 20:30etara otsailaren 6tik azaroaren 27era.

Kasu guztietan, parte-hartzaileen hizkuntzazko gaitasunak ezarriko du ikastaroa zein hizkuntzatan emango den.

Gaztelekuko ikastaroen informazio osoa (PDF)
Kulturetxeko ikastaroen informazio osoa (PDF)

 
Copyright-a © 2019 Lasarte-Oriako Udala. Eskubide guztiak gordeta.